Milafranga (Lapurdi)

"Barlopa", zura zuzentzeko

"Barlopa", zura zuzentzeko Zurgina izan da Gilbert 30 urtez. Makinak gehienik erabiltzen baldin bazituen ere, lehenagoko tresna batzuk erakusten ditu. Erakusten duen lehena, "barlopa", zura zuzentzeko baliatzen zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MIL-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zurgina izan da Gilbert 30 urtez. Makinak gehienik erabiltzen baldin bazituen ere, lehenagoko tresna batzuk erakusten ditu. Erakusten duen lehena, "barlopa", zura zuzentzeko baliatzen zuen.

Transkripzioa

- Eta badituzu orduan tresna batzuk erakusteko...
- Bai.
- Orduan, has zaitez nahi duzun, nahi duzunetik, ontsa, ontsa erakutsiz, kameran, eta...
- Hala. Hoi 'barlopa', zera, horrekin xuxentzen da, zera, zura. Ta gio fini... finitzeko, ho... hookilan, bertze... bertze hookilan.
- Eta hori, nola erran duzu izena?
- 'Barlopa'.
- 'Barlopa'?
- Bai.
- Erakusten ahal duzu handi hori, hola, pixka bat trebeska, hola, zure kontra?
- A bai, bai. Hala.
- Hara, hori da?
- Bai.
- 'Barlopa'?
- Bai.
- Eta horrekin, zura... Zer egiten da?
- Horrekin, xuxen... xuxentzen da, ta... geo, finitzeko, hoiekilan eiten duu. Bertze hoi...
- Nonbait, zura nonbait sartzeko, edo kokatzeko?
- Bai, eta bai, bai, bai. Leheno, hoi... horrekin eiten gindiin. Ez zen, ez zen /etzen/ oaiko maxinaik!
- Ez, ez, bistan da. Orain denak maxinarekin egiten baitira.
- Oai bai, oai ez, ez tuu kasik xerbitzatzen hoik.
- Ez, ez!
- Orai ez, ez.

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia