Milafranga

Milafranga Lapurdiko udalerria da, Hiriburuko Kantonamenduan dago kokatua. Milafranga hitza, gaskoierazko bièla francatik (herri frankoa) dator. Bere izen originala Bazter zen (1200. urtean Baster moduan adierazia). Antzinean Saint-Martin de Basters izeneko parrokia, elizaren lurrak izan ziren XI. menderarte, Baionako apezpikuak elizbarrutiko lurralde franko egin zuen arte (hortik izena). Hiribururekin batua izan zen Frantziako iraultzan eta udalerri berriak Tricolore izena hartu zuen 1794 eta 1795 urteen artean. Wellington jeneralaren eta Soult mariskalaren arteko bataila napoleonikoen eszenatoki ere izan zen (Errobiko eta Hiriburuko batailetan hain zuzen ere). Behereharta auzunea izan zen herriko gune ekonomiko garrantzitsuenetarikoa, ibai-portu eta zapatagintza zonalde garrantzitsuekin. Baiona, Basusarri, Uztaritze, Jatsu, Hiriburu eta Mugerre ditu herri mugakideak.

Hizlariak: 1; Zintak: 1; Pasarteak: 12;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 12

Hizlariak

#Hizlaria
1 Cazenave, Gilbert (1928) Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia