Milafranga (Lapurdi)

"Xixela" eta "mailuka"

"Xixela" eta "mailuka" Elkarrekin erabiltzen ziren "xixela" eta "mailuka"rekin, denetarik egiten ahal zen, hala nola, zizelkatzen, edo hozkak zilatzen. Orain, aldiz, makinekin egiten ditu bere lan gehienak, "fiteago eta errexago delako"!

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MIL-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elkarrekin erabiltzen ziren "xixela" eta "mailuka"rekin, denetarik egiten ahal zen, hala nola, zizelkatzen, edo hozkak zilatzen. Orain, aldiz, makinekin egiten ditu bere lan gehienak, "fiteago eta errexago delako"!

Transkripzioa

- Eta baduzu bertze tresnarik erakusteko? Zernahi badituzu...
- A ba... Xixelak. Hoik...
- Eta horrekin zer egiten da?
- A, eta... ze iten da? Den... denetaik iten da.... Den...
- Berdintzen, edo...?
- Berdintzen, eta... ze iteko? Ba...
- Eta zizelkatzen ere?
- E?
- Zizelkatzen ere, pixka bat, edo...?
- A ta bai, bai. Bai.
- Eta hartu duzun bertze tresna, handi hori, zer da?
- Hoi, mailluka.
- Hori, mailuxka?
- Bai, hoi... xixela... xixelaan ze iteko... Horrekin iten da.
- Bai. Berezia da.
- Bai, bai.
- Hortakoa da, zizelkatzekoa?
- A bai, bai. Hortako da. Bai.
- Eta ikusten dut baduzula zizel bat baino gehiago.
- A bai!
- Zertarako? Zer da diferentzia?
- Badia... A ba... eta... difeentak. Izari guzietaik. Ta gio hemen bertzia xixela, zera, "goujat" erten dena. Hoi bertze modela bat da, hoi.
- A bai?
- Hoi. Ba... denetaik. Bai.
- Eta zer da? Batzuk lodiagoak dira... bertzeak...
- A eta bai, bai. Bai, bai.
- Eta hori, nola badakizu zoin behar duzun erabili, eta...
- A, eta... lanak manatzen du ze... ze behar duzun ibili... Ze... ze iten den, eta... harekin.
- Eman dezagun, behar baldin baduzu taula bat edo egin, edo taula bat, edo muble bat egin...
- Bai.
- Zein hautatuko duzu? Edo... edo ez dakizu, ez duzu hola jakiten ahal?
- A ba, oai ez duu /eztuu/ hoiekilan iten, maxinaekin iten duu oai. Oai ez duu... ez duu gehio... Bertzenez leheno, zera... mortitzakin behar zielaik, zila... zilatu behar zielaik, hoiekin iten giniin, hala, eskuz iteko.
- Zilatzeko horrekin?
- Bai, bai. Hola, zera... holako zerak in behar bazintiin, hoik maxinaekin inak die, bana leheno, horrekin iten giniin, xixela hoiekin.
- Eskuz?
- Eskuz, bai.
- Eta zoin da politena, edo errexena? Maxinarekin edo eskuz?
- A ba, maxinaekin errexo da!
- Maxinarekin errazagoa da?
- Bai.
- Nahiago duzu zuk maxinarekin?
- Eta... eta fitio egina! Bai.
- Zertako? Horrekin behar duzu dena ontsa kalkulatu, eta...?
- Eta bai, bai... Bai. Bai, bai. Ez da /ezta/... ez da gauza bera, ez!
- Ez?
- Ez, ez.

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia