Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Zamudiotik Burtzeñara, eta handik etxera

Zamudiotik Burtzeñara, eta handik etxera <p>Zamudiotik Burtze&ntilde;ara (Barakaldon) joan behar izan zuten, amaren neba baten etxera, ganadu-tratularia zen hura. Francoren tropak sartu ziren arte egon ziren bertan. Gerrak Gasteizen harrapatu zituen aitaita-amamak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zamudiotik Burtzeñara (Barakaldon) joan behar izan zuten, amaren neba baten etxera, ganadu-tratularia zen hura. Francoren tropak sartu ziren arte egon ziren bertan. Gerrak Gasteizen harrapatu zituen aitaita-amamak.

Transkripzioa

- Ta gero handik joan gintzetzan, handik be Zamudixotik urten biher izen gendun, ze han be jeusi zien bonbak ta joan gintzezan Burtziñera. Ta Burtziñen amak euken anaia, nebia, bere nebia. Ta harek euken etxe bat, bueno, bera dediketan zan ganaue erosten, tratantia zan. Ta orduen euken etxe bat, pisuek eindde, berak eindde. Ta pisuek ba seme-alabentzako bakoitzentzako bana. Ta gero behien holan, desnibelien egoan ta gero behien kortak ganaue erosten euenean ta hau eukitteko. Ta han euki genduzen, hartu genduzen ta han bizi izen giñen ba zerak sartu artiño beste tropak, Francon tropak sartu artiño. Ta moroak sartzez etorri ziren, ta``Moro no malo!´´ esatoskun /esaten oskun/ guri “Moro no malo”, ta zerak bota, txuskuek, ogixek bota. Ta bueno. Baia han egon gintzezan ta txarto bez, ze beti egoan gure ama beti agertzen zen zeren bille, urunen bille, ba ez dait nora, ta hartu trena edo egoan, zera joateko, tranbixe edo dana dalakoa ta han etorren bere zorroagaz edo bere geuzekaz. Halandaxe, gosea guk ez gendun paseu, ze oilloak be bageunkozan ta noizian behin hil / “ya está”/ ta han osabienien be ba ez egoan, dana zan danena, emoten oskuen ta bueno ondo ondo konpondu gintzezan. Ta gero, ba gure aittitte ta amama orduen denporan egon ziren Bitturixen ta Bitturixetik klaro gerriak han harrapau zittuzen ta izeko, Bitturixeko izekoa, etorri zen gure etxera Karmengo jaixek pasetan ta harrapau zeben gerria ba Zornotzan, ta orduen gure izekoa bere ume bixekaz bizi zen gugaz, ze ezin izan zan Bitturixera joan ta bere gizonak bihar eitten euan Bitturixen ta orduen ba han, han aparte eon zien, batzuk Bitturixen ta beste batzuk ba beste alderdixen. Ta orduen ba bere zeregiñe izen zan osabie etorri zen gure bille ta bera kotxe bataz ta joan gintzezan Zornotzara ta gure aittite ta amama zelan Zornotzara etorri zien gu, gu zeragaz Francoen tropakaz hartu orduko ba aittitte ta aittittek eta amamak etxia garbi-garbi eindde euki eurien ta joan gintzezan etxe garbire behintzet, Aldekoenera.

Egilea(k): Ander Fernandez (Urritxe institutua) , Itziar Garrido (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia