Guda garaiko bizitza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETX-035-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Etxarri-Aranazko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Labrit Multimedia
- Data:
- Iraupena: 0:05:47
- Erref: ETX-035/004
- Kodifikatzailea: Labrit Multimedia
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Hartzen aaiko zan...
- Bai, bai. Baño, etxea zeiñek ein zun?
- Zer?
- Etxe hau. Zeiñek eraiki zuen hau?
- A bueno hau…
- A, bale, bale…
- Hau beste etapa da.
- Lehenengo borda hori zen.
- Ba, ba, bai, ai ga harrekin. Ixtooya segitzen aai neiz pixka bat.
- A, bale, bale, bale. Segi, segi.
- Bueno, gero gerra etorri zan.
- Karlista?
- Gerra, gerra, gerra. E, karlista ez!
- Gerra zibilla?
- Bestie, Frano zikiñ harrena! Ordu[be]n, e… Bueno, hori beste ixtoi be(t) da. Eta… guk, nere aitte, ta senidiek, harren aneyek, zakabien “dibujo linial” garai hartaako /gareddartaako/. Zengati zien Etxarrin, nere aitte-an aldetik, esaten aai neiz beste… maille batiän.
- Beste adar bat.
- Bai. Orduben, nere aitte, aittunek eta Joxek... Hoik ez zakabien /etzakabien/, lur gutxi zakabien Etxarrin. Beye eskola fandata, (zuzenduz) fandakuek, ta orduben e, sakabien “dibujo linial” garei hartaako /gareiddartaako/ e! Hemen izendu zien beste batzuk e berdin… zengati klaro, baakizu zer pasatzen zan /pasatzentzan/? Estukiye [Estudiyue] zeetako? Zengatik, gazte jendie dena nekaza[l]guaa! Bedde haik, ne iruuitzie da e! Zengatik, gero, ya –beste etapa batien /etapaatien/ esan dizu[t] esaten ai gaala– ya zakabien “dibujo linial”, e? Ta klaro, gerra dena… ya bakizu nola, bueno, jakiñen dezu, nola geldittu zan, e? Gernika, ta… ze kristuek pasatu zien hemen! Hemen pasatu zien gauz betzuk… buääno, izugarriddek! Izugarriddek, e! Alegidde, Gernikaai gero su eman zoobien e! Alemanak, eta, prestatzen aai zieen. Eta gero, kulpe bota, zebien, gio[k] gerra ein giñubela! Giok, e! Hemengo jendie. Hure zan, da, zan ta /zan da/ da, sinboliko! Gernika! E, hori jakiñen dezu, ezta? Orduben, “pues” bueno, [...] ai gäa aillaatzen. Ayaatzen, e, “yegando”, eta… Ya, ne aittek eta nere amak, dezidittu zebien Bizkaira fatie. Bai. Bizkaira fatiä. Ta ama han zion /antzion/, beita aittune dee! Nun daau, foto bat hemen? Bueno, orduben, Bilbauen onduen, Arrigorriagan –aaittuta yoonko za–, han bizi izendu giñen, bääi. Han bizi izendu giñen? Nere aitte eta hauei laauntzen, ein giñubena, hau etxe berri hau /berriyau/, bi anei, pres[t] zauden, ya hasteko obretan. [...] E, ta hori zan, “mil novecientos”, nik nazkan… Han gaunden, fan giñen, aittunek eta amiñek eman giñuzkiyen, kontube atia zazu! Orduben, e! Hartu, aittune t’amiñe, Petra, Petra da ha[u], eta Beremundo? Arrigorriagan gaunden. “Mil novecientos”... momentu hontan /momentubontan/ ez dakit etortzen, e[z] du /etu/ importa?
- Lasai.
- Ba… ze pasatu zan? Nere aitte[k] zakan “quiste hiratírico [de]l hígado”, erderas… euskeras ez nauke esanen, e… Orduben, operatu ein zebien /eintzebien/, “quiste hiratírico”. Bilbauben zion /bilbauentzion/ medikuuik e, profesionala, zera hortan? /zerortan/ Ama yoondu zan, ne aittan andriä, yoondu zan, zenbat? O geyo? Hillaatiat, hantxe kaso eeitten. Da, aungi ziddola, aungi ziddola (e)ta aungi ziddoela… Goizien, ama etxia etortzen da ya, alta emanda, hurrengo goizien… Ya bederatzi urte nazkan ni[k], orduben. Akordatzen naiz zein dan. Goizeko seiten, nun abixetzen debien, aitte hilda zoola! Embolia bat eman zion /emantzion/, “y al otro mundo”! Ama oso azkarra, azkarrenetakue, Alberta, trastiek hartu, trastiek hartu e? Denak, eta… “diecinueve de junio”? Egun be(t) gora bera hor, nor da. Hemen gaunden berrix, aguztuben. Beye oso azkarra zan, belexeko, [tikot] osabaat? Eta gero… forratzeko boton batzuk, sortu zittuben. Makina batzuk, hor dazkat gorde[ik]. Eta, berris Berrueta. Karo! Hemen giñakan baserridde, bedde, hemen giñazkan inkilinuek! Espiatu biherra izendu giñuben sei hillabete, zengati klaro, ezettezken bota hemendik! Eta, haik ya fan zieenien /fantzieenien/, geok etorri giñen honutza bizitzia. Ni hemen jeddo izenda, e? Baai. Iztooddek e?
- Ya.
- Hure da nee istoodde, “pues” bueno, hori dakat hemen grabatuuik! [Z]engati memooyek e faliddetu [falletu] eitten duut e? Ya e[z] nei[z] lehengoko Joxe e? Memooi ona /memooddona/ uraaittu det /uraaittuet/. Eta… bueno! Hor bizi giñen, bizi izendu giñen, etxe zaharrien, urtetan ta /urtetanda/ urtetan! Eta… bueno!
Egilea(k): Joxemi






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!