Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Bere ama alarguntzean berriz ezkondu zen

Bere ama alarguntzean berriz ezkondu zen Etxe zaharrean bizi izan ziren urteetan. Etxean inkilinoak zituzten, eta sei hilabete itxoin behar izan zituzten etxera bueltatzeko. Bere ama alargun gelditzean beste gizon batekin ezkondu zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETX-035-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxe zaharrean bizi izan ziren urteetan. Etxean inkilinoak zituzten, eta sei hilabete itxoin behar izan zituzten etxera bueltatzeko. Bere ama alargun gelditzean beste gizon batekin ezkondu zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Memooddona uraaittu et. Eta… bueno! Hor bizi giñen, bizi izendu giñen, etxe zaharrien, urtetan da urtetan! Eta… bueno! Ez dakit /eztakit/ ikuste[n dan], a bei! Ikusten da etxe zaharra! Han, aldë hartati.
- Bai.
- Bai. Hor, e, zera hori /zerooi/ guaño hor daaö. Ta ataya haundiyoo ein giñoon, beiye hori zan gipuzkuarrak “alcohol mitílico” ein zebienak. Eitten zebiena Lizarrustin. Eta gero, trenbidie, hemen jar zien /jartzien/ ferrokarrillä, gertu uraaitzeko. Estaziyotik, armazena guaño hor zazkabien. Guaño badaude halako… halako, zera batzuk /zeraatzuk/, bakarren bat o beste bada. Ez zettezken /ezettizken/ jarri kortxueeki(n), zengati erre eitten zeen. Ta eitten zittubien halako tapon batzuk, e... lurraakin ta gero egosi, eta oso… firmiek eta sartzen zien. Badaka bakarren bat gorde. Ta, holaxe izendu zan, etapa hortan /etaportan/… haik eta, “a ver”, etapa hortan /etaportan/ ya geok etorri giñen honut[z]a, sei hillabete haik /illabetiaik/ pasatu zien, eta gero Berruetaa etorri giñen.
- Sei hillabete zergatik?
- Zengati giñazkan inkilinuek.
- Bai, eta inkilinoak, egoten ziren San Martinak arte? Oo nola izaten zen?
- Bueno, haik, e, gu Bilbaura fatien, alkiletu zion ne, gu amak oo, gure aitte ta amak oo… nolabeitt zion ya “heredera”. Eta, bueno, “pues”, e… “a ver”, guai ez deten galtzen hariye. “Pues” espeaatu biher izendu giñuzkiyen sei hillabete, legiek esaten zeena, haik eta guk era uraaitzeko, hemen, honutza etortzeko. Hemen jeyo izenda, geo, ne ama re bei. Ne ama ez dakit /eztakit/ Etxarrin ezpazan jeyo, eta gero honutza etorri. Ez dakit, hori seguro ez dakit. Eta beste senidiek debei. Lau zien ta bat gerra hil zan, gerran hil zan, Rufino. Eta… eta bueno, ya hortik e, hortik honutz, “pues” ya geok sartu giñen. Beye nere ama berris ezkondu ein zan. Bai, [kontube] atia zazu e! Nik uste det aungi ein zëela, zengati gazte zan, eta ba(k)izu mundu zikiñ hontan ze pasatzen dan. E? Nehiko… nehiko itxure onekue zan ta, beti… ni ya, aurreti pasatzen hasi nitzen eta, pensatzen nuben e… yozein gauze nai amaai pasatzeko. Bueno, beintzet, etapa bat /etapat/ ona izendu zan gizon horrekin ezkondu zan bigarren aldia, e? Eta giro onien bizi izendu giñen, berrix ee. Ni hemen jeyo izenda [takue].

Egilea(k): Joxemi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia