Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Sozialistak etxean errefuxiatuta

Sozialistak etxean errefuxiatuta <p>Eibartar jendea eduki zuten errefuxiatuta etxean. Intendentziako komandante sozialista bat eta bere familia egon ziren Peparen etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-002-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibartar jendea eduki zuten errefuxiatuta etxean. Intendentziako komandante sozialista bat eta bere familia egon ziren Peparen etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek gerra sasoien, e, artoa ta garixe ta etxien ereitten zenduen?
- Bai
- Ta entregeu biherra eukiko zenduen, ezta?
-Bai, guk esan dotsut guk ez gendule txarto… nik ez dekot holango burutantziño, ez goserik ez holangorik pase dogunik. Ez geuze… txutxerixek baia… ademas txutxerixek be bai ze guk etxien refujierixuek euki genduzen, eibartarrak. Ta ziren, bera gizona zan “Comandante de Intendencia” ta ziren… ezkertixek ziren, ez ziren gudarixek. Bueno gudarixe da soldau baia horrek gudarixek guk esaten geuntsen ba zerari, Bizkaittarrari, baia horrek ez ziren, horrek ziren sozialistek. Ta orduen hartu ein biher ziren /bizien/ ze eurek hartu… gure euzoak, gure euzokoak hartu eurien famelixe bat euren fameli zana, ta haren lagunek ziren honek. Eta ba gure etxera, ta hartu genduzen ta zan jente ona, ta eukien baia zelango bizimodue eukien eurek, eurek guri danetik, danetik e! Ta Gabonak be paseu zittuezan geurien, ta eurek emon gure oskuzen euren geuzek, guri, baia kaviar ta danak, ta ardau onak eta gauza guztixek; baia aittek esan oskun, gure amari esan otsen “Maria, ez ezer hartu, gu geuriagaz ta eurek eurenagaz, ez ezer hartu”. Ta halantxik ein gendun, eurek ein eurien afarixe ta geuze guztixek geure etxien, ta baia ez eurien… ta familixek ta lo, ba geure geletan ta eitten eurien, baia ez gendun ezer hartu. Euren borondatie zan hartzeko, baia aittek ez oskun itxi, ta ez gendun hartu. Ta bueno…

Egilea(k): Itsaso Goikoetxea (Urritxe institutua) , Garazi Urrutia (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia