Albisteak

Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia

2013ko mar. 1a, 10:47

Maiatzaren 7an, asteartea, egun osoko mintegia izango da Eibarren. Eibarko ...eta kitto! euskara elkarteak antolatuko du, 3. urtez jarraian, eta transmisioaren gaia landuko da. Ahotsak-eko kideak ere hantxe egongo gara, Ikasgelan proiektuaren inguruko azalpenak emateko: Ahotsak-eko materiala ikastetxeetan erabiltzeko egiten ari garen proiektu pilotua.

Gehiago irakurri...

 

Antzin eta Urdirozko udalekuen historia jasotzen ari gara

2013ko ots. 22a, 09:51

Euskal Udalekuak entzun eta bizipen ugari etorriko zaizkio bat baino gehiagori. Gaur egun hiru etxe daude martxan: Goñikoa, Bernedokoa eta Abaigarrekoa. Hala ere, askok eta askok gogoratuko dituzte beste batzuk ere, adibidez, Antzinen eta Urdirotzen izandako udalekuak. Horien historia jasotzeko lantaldea jarri da martxan, eta Ahotsak-eko kideak ere laguntzen dihardugu. Asmoa: bertan lan egindako bolondresen eta udalekuetara joandako gazteen lekukotasunak jaso, eta ondoren liburu bat eta DVD bat kaleratzea. Dagoeneko hasita gaude lanarekin, baina datozen asteotan pare bat topaketa antolatu ditugu, Zarautzen eta Lazkaon, zuen guztien bizipenak jaso ahal izateko. Animatu eta parte hartu!

Gehiago irakurri...

 

Bi ikastaro interesgarri Iruñean UEUren eskutik

2013ko urt. 21a, 11:37

UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) bi ikastaro interesgarri antolatu ditu datozen asteotarako Iruñean. Euren inguruko informazioa bidali digute, zabal dezagun, eta halaxe egiten dugu, guztion interesekoa izan daitekeelakoan.

Gehiago irakurri...

 

Gregorio Berrotaran gogoan

2013ko urt. 4a, 11:01

Hondarribian elkarrizketak egiten lagundu zigun Berrotaranek. Abenduan utzi gintuen.

Gehiago irakurri...

 

Muxikako ahotsak proiektuaren aurkezpena

2013ko urt. 3a, 10:32

Azken hiru urteetan egindako lana aurkeztuko dugu bihar Muxikako Udalarekin batera. Proiektuan parte hartu duten 35 lekukoak omentzearekin batera udalerrian egindako lanaren berri emango dugu.

Gehiago irakurri...

 

Abadiñoko ahotsak martxan

2012ko aza. 29a, 17:38

Abadiñoko Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak sinatutako hitzarmenaren baitan herrian egin beharreko elkarrizketak egiten ari gara.

Gehiago irakurri...

 

Gernika-Lumoko ahotsak - Aurkezpena eta omenaldia

2012ko aza. 28a, 10:39

Datorren barikuan, azaroaren 30ean, Gernika-Lumoko ahotsak egitasmoa aurkeztuko da. Proiektuan parte hartu duten lekukoei esker ona adieraziko die Udalak eta proiektuaren egileek.

Gehiago irakurri...

 

Memoria historikoaren lanketa, gizarte zientzietan

2012ko aza. 20a, 12:51

Memoria historikoarekin lotutako mintegia egin zuten ostiralean Ikastolen Etxean, Donostian: Sharing European Memories nazioarteko mintegia. Anoetako ikastolan eta Donostiako Santo Tomas lizeoan egindako proiektuak azaldu zituzten. Baita Europako beste herrialde batzuetakoak ere: Italia, Norvegia, Polonia, Eslovenia eta Erresuma Batua.

Gehiago irakurri...

 

Euskara, ahozko kultur sorkuntzan - Ahoa bete hots

2012ko aza. 9a, 16:45

Ahozko kultur sorkuntzari buruzko jardunaldiak egin dituzte azken hiru egunotan, Villabonan: Ahoa bete hots jardunaldiak. Euskalkiak, batua eta errejistroa izan dituzte aztergai; antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta ipuingintzan.

Gehiago irakurri...

 

Euskarabildua: euskara eta teknologia berriak hizpide

2012ko urr. 22a, 10:04

Euskarak sarean presentzia izan dezan zer egin daitekeen, horixe izan zuten hizpide ostiral goizean Euskarabildua jardunaldietan, Donostiako KM kulturunean.

Gehiago irakurri...

 

"Eibarko euskara" ikastaroa

2012ko urr. 17a, 09:20

Badihardugu Euskara Elkarteak antolatuta, Eibarko Udalaren eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin, "Eibarko euskara" ikastaroa antolatu da Eibarren azarorako. Izena emateko epea urriaren 31ra bitartean egongo da zabalik. Herriko euskararen ezaugarri nagusiak aztertuko dira, eta hitanoari ere lekutxoa emango zaio.

Gehiago irakurri...

 

Munitibarko ahotsak proiektua aurrera

2012ko urr. 16a, 08:00

Egunotan Munitibarko ahotsak proiektuko elkarrizketak egiten gabiltza. Jadanik bertako 10 herritar elkarrizketatu ditugu.

Gehiago irakurri...

 

Areatzako lehen elkarrizketa

2012ko urr. 15a, 16:47

Arratia bailarako Areatzako lehen elkarrizketa egin genuen lehengo eguaztenean. Maribel Gorostizagoiza izan genuen lagun: jakintasun handiko kontalari aparta.

Gehiago irakurri...

 

Luis Katarain, "Gazta zati bat"eko izarra entzungai

2012ko urr. 15a, 11:01

Gazta zati bat filmea herriz herri dabil aretoak betetzen. Erabakitzeko eskubidea du gaia, Idiazabalgo herria protagonista, eta Luis Katarain artzaina bihurtu da dokumentaleko izarra. Hemen ikus dezakegu 2012 urtarrilean Ahotsak-eko Itziar Pildainek egindako elkarrizketa.

Gehiago irakurri...

 

Barrikako lekukotasunak

2012ko urr. 9a, 12:50

Bizkaiko kostaldeko Barrika herriko lehen elkarrizketak daude Ahotsak.com atarian.

Gehiago irakurri...

 

Eako ahotsak proiektua martxan dago jadanik

2012ko urr. 4a, 12:51

Pasa den udan, herriko boluntarioekin martxan jarri zen Eako ahotsak proiektuarekin buru belarri dabiltza Bizkaiko kostaldeko udalerri honetan.

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak Eibarko ikastetxeetan

2012ko urr. 3a, 11:06

Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan Ahotsak.com webguneko testigantzak erabiltzen ari dira, Eibarko lau ikastetxetan. Ikasturte honetan jarraipena emango diote iaz hasitako proiektuari.

Gehiago irakurri...

 

Euskararen osasun digitala

2012ko ira. 28a, 12:47

Europan egin duten ikerketa baten arabera, euskarak ez du babes nahikoa teknologia berrietara behar bezala egokitzeko. Europako 30 hizkuntza aztertu dituzte, eta bederatzi dira babes egoki samarra dutenak. Gainerakoak digitalki iraungitzeko arriskuan ei daude.

Gehiago irakurri...

 

"Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa" dokumentala aurkeztu da

2012ko ira. 18a, 17:21

"Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa" izeneko dokumentala aurkeztuko dute gaur arratsaldean Arrasateko Amaia antzokian. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak egin du ikus-entzunezkoa eta aurkezpen ekitaldia ere hark antolatu du. Gerra eta gerraostea sufritu zuten emakume arrasatearren testigantzak jasotzen ditu bideoak.

Gehiago irakurri...

 

Berriz 1936 gogoratzen

2012ko ira. 11a, 21:30

Duela 75 urte, 1937ko irailaren 11n Berrizko hainbat herritar fusilatu zituzten, baita orduko alkatea zena ere. Horren baitan sortutako elkarteak egindako grabazioak jaso ditugu Ahotsak.com-en.

Gehiago irakurri...

 
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia