Munitibarko ahotsak proiektua aurrera
2012ko urr. 16a, 08:00
Egunotan Munitibarko ahotsak proiektuko elkarrizketak egiten gabiltza. Jadanik bertako 10 herritar elkarrizketatu ditugu.
Munitibarko udalerrian 8 elkarrizketa egiteko hitzarmena izenpetu genuen Munitibarko Udalarekin herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Lehengo astean egin genituen elkarrizketa gehienak; izan ere, bertako 10 lekukogaz egoteko aukera izan genuen, banaka, binaka zein hirunaka.
Denetariko gaiak landu ditugu: eskola eta jolas garaiak, bonbardaketa, ikazkintza, idi-probak, artzaintza, baserriko eta basoko beharrak, garaiko erlijioaren indarra, herriko jai eta ospakizunak, kanta zaharrak, errekako arrantza, usadio zaharrak...
Grabazioak landu eta laster izango dira ikusgai.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.