Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean kokatutako udalerria da. 24,5 km² eta ia 400 biztanle ditu. Herria honako auzoek osatzen dute Munitibar eta Gerrikaitz kaskoez gain: Arbatzegi, Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika. Lea ibaiak zeharkatzen du eta Oiz (1.029 m) mendiaren magalean dago. Muxika, Mendata, Ziortza-Bolibar, Aulesti eta Berriz ditu mugakide. Historikoki Arbatzegi elizatea zen eta Gerrikaitz uria edo hiribildua; bere hurbiltasunagatik (Lea ibaiak baino ez ditu banatzen) azkenean "Munitibar" eremu osorako izenaren gerizpean fusionatu zirenak: 1883an bat egin zuten. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 28
  • Zintak: 35
  • Pasarteak: 128
  • Transkribatutakoak: 3
  • Audioak: 2
  • Bideoak: 126

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia