Miren Karmele Artaetxebarria Bilbao
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz (Bizkaia) (1934)
Biografia
Totorika auzoko Larriñazar baserriko alaba. Aita Munitibarrekoa zuen eta ama Uriona auzokoa. Zortzi senidetan zazpigarrena izan zen. Munitibarreko eskolan ibili ostean, Gasteizko kolegio batean eta Bilbon egon zen. Bilbon osaba-izeko batzuen etxean egon zen bizitzen eta hango bizimodura ondo ohitu zela dio. Izan ere, gerora bere adinekekoekin alderatuz nahiko modernoa izan da: prakak gazterik jantzi zituen, gidabaimena atera zuen... Baserriko bizimodua ez zuen oso gogoko eta ezkondu ostean, Gernika-Lumon denda zabaldu zuten eta bertan aritu zen erretiratu artean. Berreño auzoko Astorkira ezkondu zen Jesus Ituartegaz. Biek batera eman zizkiguten lehengo bizipenen berri.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUN-014 | 2012 | Munitibarko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUN-015 | 2012 | Munitibarko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute