Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia

2013ko mar. 1a, 10:47

Maiatzaren 7an, asteartea, egun osoko mintegia izango da Eibarren. Eibarko ...eta kitto! euskara elkarteak antolatuko du, 3. urtez jarraian, eta transmisioaren gaia landuko da. Ahotsak-eko kideak ere hantxe egongo gara, Ikasgelan proiektuaren inguruko azalpenak emateko: Ahotsak-eko materiala ikastetxeetan erabiltzeko egiten ari garen proiektu pilotua.

Maiatzaren 7an, asteartea, egun osoko mintegia izango da Portalea eraikinean aurten ere. Antolatzailea ...eta Kitto! Euskara elkartea da eta laguntzaile Eibarko Udala, beste erakunde batzuekin batera.

Mintegia bereziki ikastetxeetako irakasleei, orientatzaileei, udaletako euskara teknikariei, euskara elkarteetako normalizatzeileei, aisialdi eta kirol taldeetako begirale eta arduradunei zuzenduta dago.

Aurtengoan ere, aurreko urteetan bezala, maila handiko hizlariak izango ditugu Portalean. Egin tartetxoa zuen agendetan.

  • III. MINTEGIA: Euskararen Transmisioa
  • Eguna: maiatzak 7, asteartea
  • Lekua: Portalea kultur etxea, Eibar
  • Antolatzaile: ...eta kitto! Euskara Elkartea
  • Informazioa gehiago: 943-200918 eta normalizazioa@etakitto.com

Partaideak:

  • Soziolinguistika Klusterra
  • Jean Baptiste Coyos
  • Urtxintxa Eskola
  • Iñaki Pikabea
  • Paula Kasares
  • Ahotsak.com
  • Kike Amonarriz

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia