Abadiñoko ahotsak martxan

2012ko aza. 29a, 17:38

Abadiñoko Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak sinatutako hitzarmenaren baitan herrian egin beharreko elkarrizketak egiten ari gara.

2012. urterako Abadiñoko udalerrian hamar elkarrizketa egiteko hitzartu genuen. Hori dela-eta, herriko auzo desberdinetako auzotarrak (Traña, Gerediaga, Amaitermin, Sagasta, Mendiola, Muntsaratz, Zelaieta, Gaztelua...) elkarrizketatu ditugu. Bakarka, binaka eta hirunaka egin ditugu elkarrizketa hauek, hizkuntza tratamendu desberdinak jasoz: zuka eta hitanoa. Herriko ahozko ondarea biltzeko denetariko gaiak jorratu ditugu: baserriko beharrak (tresnak, arto- eta gari-lanak, ermandadea, sagardogintza...), errekako arrantza, antzinako jolasak, auzo-eskolak, abestiak, mitologia, ikazkintza, herriko ospakizunak eta erromeriak, ikazkintza, elurzuloak, karobiak, bedeinkazioak eta erlijioaren indarra, erremedio naturalak eta sendabelarrak, Gerra Zibila...

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia