"Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa" dokumentala aurkeztu da

2012ko ira. 18a, 17:21

"Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa" izeneko dokumentala aurkeztuko dute gaur arratsaldean Arrasateko Amaia antzokian. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak egin du ikus-entzunezkoa eta aurkezpen ekitaldia ere hark antolatu du. Gerra eta gerraostea sufritu zuten emakume arrasatearren testigantzak jasotzen ditu bideoak.

"Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa" izeneko dokumentalean, urte askoan isilik egon diren emakumeen ahotsak plazaratu eta omendu nahi dira. Antolatzaileek esan bezala "Eurak, dena galdu zuten noizbait, ausartak izan ziren, pentsa ezineko baldintzetan goiari eutsi eta elkartasun sareak eraiki zituzten. Gerrak ametsak, eskubideak, umeak eta familiak lapurtu zizkien… Eta errepresio giro bortitzenean ere, maitatu, borrokari, eutsi… Eta berriro bizitzari ekin zioten."

Ahotsak.com-en ere jaso ditugu horrelako testigantzak. Gure lekuko batzuk ere bertako protagonista baitira:

Dominika Elorzak (1924) aita eta amandrea izan zituen preso.


Aita eta amandrea kartzelara

 Gregori Markaidek (1921) ama galdu zuen.


Ama non lurperatu zuten jakin barik


 Informazioa eta argazkia Intxorta.org eta Goiena.net webguneetatik jasoa.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia