Gernika-Lumoko ahotsak - Aurkezpena eta omenaldia

2012ko aza. 28a, 10:39

Datorren barikuan, azaroaren 30ean, Gernika-Lumoko ahotsak egitasmoa aurkeztuko da. Proiektuan parte hartu duten lekukoei esker ona adieraziko die Udalak eta proiektuaren egileek.

Gernika-Lumoko ahotsak proiektuaren zuztarrak 2009 urte bukaeran hasi ziren loratzen.  Gernika-Lumoko Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak hitzarmena izenpetu zuten herriko ahozko ondarea biltzeko. 53 lagun elkarrizketatu dira ordudanik Gernika-Lumoko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Horrez gainera, lehendik eginda zeuden beste hainbat grabazio ere jaso, digitalizatu eta katalogatu dira.

Euskararen egunaren egitarauaren barruan, egindako lanaren emaitzak aurkeztu ditugu Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan egingo dugun ekitaldian. Hitzordua bariku honetan izango da, arratsaldeko 18:30etan.

Proiektuan parte hartu duten lekukoak omenduko ditugu. Bakoitzari bere elkarrizketaren DVD kopia bat eta eskertza-diploma emateaz gain, egitasmoko aurkezpen-bideo bat izango da ikusgai egindako lanaren azalpenagaz batera.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia