Bi ikastaro interesgarri Iruñean UEUren eskutik
2013ko urt. 21a, 11:37
UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) bi ikastaro interesgarri antolatu ditu datozen asteotarako Iruñean. Euren inguruko informazioa bidali digute, zabal dezagun, eta halaxe egiten dugu, guztion interesekoa izan daitekeelakoan.
Ikastaroak otsailean izango dira Nafarroako hiriburuan.
Lehenengoa, Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu, NUPen ‘Kultur Jarduerak’ atalaren barne UEUk eskaintzen dituen ikastaroetako bat da. Unibertsitateko kideei zuzendutako eskaintza bada ere, interesa daukan edonori irekia dago.
Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu.
- Irakaslea: Gaizka Aranguren
- Tokia: Iruñean, NUPen egoitzan
- Data: otsailaren 20tik maiatzaren 8ra (asteazkenetan)
- Izen ematea irekita.
Bigarrenari dagokionez, Zazpi ebidentzia birjaiotzarako mintegia, Iruñeko Komunikabideak Fundazioaren eskutik, UEU eta Nafarroako Bertsozale Elkartea laguntzaile dituelarik, Xabier Amurizarekin ondoko mintegia da.
Zazpi ebidentzia birjaiotzarako mintegia.
- Irakaslea: Xabier Amuriza.
- Tokia: Iruñean, Euskokulturren mintegian.
- Data: otsailaren 2an eta 9an (larunbat goizez).
- Izen ematea irekita.
Datak, tokia, ikastaroen egitarauak eta abar, hemen dauzkazue: Iruñean Ondare kulturala eta Amurizarekin ikastaroa.
Informazio gehiago: Irati Iciar
948 36 25 63
nafarroa@ueu.org
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.