Berriz 1936 gogoratzen
2012ko ira. 11a, 21:30
Duela 75 urte, 1937ko irailaren 11n Berrizko hainbat herritar fusilatu zituzten, baita orduko alkatea zena ere. Horren baitan sortutako elkarteak egindako grabazioak jaso ditugu Ahotsak.com-en.
Berriz 1936 gogoratzen kultur elkarteak duela 75 urte herrian bizi izandako errepresioaren ondorioz Berrizko historia eta ondare kulturala ezagutu, ikertu, babestu eta ezagutarazteko helburua du. 2007-2008 urteen artean 28 herritar elkarrizketatu zituzten orduan bizi izandakoak eta gertatutakoak gogoratu eta biktimei gorazarre egiteko asmoz. Berriz 1936 gogoratzen izeneko proiektuan batu ditugu lanketa horretan egindako elkarrizketan.
Informazio gehiago http://www.berriz1936gogoratzen.com/ atarian.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.