Albisteak
Euskalgintzari buruzko erakusketa Bergaran, abenduaren 9tik aurrera
2022ko abe. 7a, 09:35
Izotz ondoko eguzki erakusketa antolatu dute Bergaran, Aroztegi aretoan, abenduaren 9tik 25era, Euskararen historia soziala Bergaran egitasmoaren barruan. 1940-1980 urteen bitartean Bergaran euskalgintzan izandako mugimendua jasotzen du. Etzi izango da aurkezpen-ekitaldia, 18:00etan. Badihardugu elkarteak prestatu du erakusketan erakutsiko den ikus-entzunezkoa.
Appa hi! aplikazioaren batuko bertsioa aurkeztuko dugu, Durangoko azokan
2022ko abe. 2a, 09:56
Iaz Oñatiko hika ikasteko aplikazioa aurkeztu genuen, Appa hi!, eta harrera bikaina izan du. Orain, euskara batuko bertsioarekin gatoz: Durangoko azokan aurkeztuko dugu, abenduaren 7an; 18:00etan, Kabia aretoan. Gonbidatuta zaude! Standa ere izango dugu azokan.
Oroimenaren Egunaren inguruko egitaraua prestatu dute Mutrikun
2022ko aza. 10a, 09:20
Gaurtik hasita eta azaroan zehar, Gerra Zibilaren Oroimenaren Eguna omentzeko egitaraua prestatu dute Saturraran Elkarteak eta Mutrikuko Udalak. Badihardugu Elkarteak azaroaren 13an herrian zehar egingo den memoria historikoaren ibilbidea prestatu du, Ahotsak.eus-eko testigantzak baliatuta, eta azaroaren 17ko hitzaldian ere parte hartuko du.
'Bertakotzen': Urretxu-Zumarragan etorkinek euskarara hurbiltzeko egin duten ahalegina eskertzeko proiektua
2022ko urr. 13a, 14:03
"Bertakotzen" proiektua aurkeztu zuten atzo Urretxu-Zumarragan: Badihardugu elkarteak herriko 17 pertsona elkarrizketatu ditu, herrira bizitzera etorri eta, oztopoak oztopo, integraziorako euskara erabili dutenak. Haien testigantzekin sortutako bi ikus-entzunezkoak erakutsi zituzten atzoko eskertza-ekitaldian. Elkarrizketa guztiak landuta eta ikusgai daude.
Gaur emango diote azken agurra Felix Etxeberria `Parapan´ euskaltzale elgoibartarrari
2022ko ira. 5a, 16:27
Elgoibarko kulturgintzan eta herrigintzan erreferente nagusienetakoa izan den Felix Etxeberria `Parapan´ hil zen joan zen ostiralean, 95 urte zituela. Gaur emango diote azken agurra, herrian. 2010ean Ahotsak-erako egindako elkarrizketa entzungai dago sarean.
Gregorio Larrañaga `Mañukorta´ bertsolari umoretsua hil da
2022ko uzt. 26a, 10:19
Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolari ezaguna hil da, 78 urte zituela. Umoretsua zen bertso-kantuan eta txisteak kontatzea ere gustuko zuen. 2012an elkarrizketatu genuen Ahotsak.eus-erako eta berak kontatutako hainbat pasarte ikusgai daude.
Oñatiko Trikitika Eguneko bideoak ikusgai
2022ko uzt. 22a, 16:44
Ekainaren 26an Trikitika Eguna ospatu zuten Oñatin: Trikitixa Eguna eta Hika Eguna, biak batera. Hika-bertso bazkariko eta arratsaldeko hika-triki-poteoko bideoak sarean ipini dituzte.
Genero-berdintasuna eta aniztasuna lantzeko egitasmoak, atal berri batean
2022ko uzt. 11a, 08:41
Badihardugu elkartean hainbat bide jorratzen ditugu genero-ikuspegia lantzeko: genero berdintasuna eta aniztasuna. Atal berri bat sortu dugu Ahotsak.eus webgunean, orain arte egindako egitasmo guztiak batzeko eta ezagutarazteko.
Trikitika Eguna ospatu zuten larunbatean Oñatin: Trikitixa Eguna + Hika Eguna
2022ko eka. 29a, 10:45
Trikitixa Eguna eta Hika Eguna batzen dituen Trikitika Egunean triki-hika-poteoa, hika-bertso bazkaria eta Eingo txarangak lagundutako kantu-dantza saioa egin zituzten.
Ezagutu LGTBIQ+ kolektiboko letra guztien esanahia, bideo hau ikusita
2022ko eka. 28a, 14:34
Ahotsak.eus proiektuan hainbat elkarrizketa egin ditugu genero berdintasuna eta aniztasuna lantzeko. Baita bideoak prestatu ere, jasotako testigantzekin. Horietako bat "LGTBIQ+ kolektiboa" da, kolektibo hori osatzen duten taldeen errepaso txiki bat egiten duen bideoa.
"Periferiaren mugak" dokumentala estreinatuko dute gaur
2022ko eka. 20a, 15:38
Mondragon Unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuten Zizurkilgo Irati Egibar Izetak eta Irene Zaldua Tapiak, eta Berriozarko Ekhiñe Aizkorbe Zabalzak. Gradu Bukaerako lan gisa garatu zuten Periferiaren Mugak proiektua, ahotsak.eus-ekin elkarlanean. Lanaren emaitza den dokumentala gaur estreinatuko da, gaueko 22:00etan, Hamaika Telebistan eta hamaika.eus-en. Jasotako testigantzen bideo-pasarteak ahotsak.eus-en daude ikusgai.
Zer gertatzen da idazlea emakumea denean? Bideoa ikusgai!
2022ko mai. 20a, 10:26
Ahotsak.eus proiektuan hainbat elkarrizketa egin ditugu berdintasuna eta aniztasuna lantzeko, EIMA 2.0 egitasmorako. Baita bideoak prestatu ere, jasotako testigantzekin. Horietako bat "Idazlea emakumea denean" da, zenbait idazleren eta literatur kritikari baten iritziak batzen dituen bideoa.
Miren Jone Azurza, Donostiako kazetari aitzindaria, hil da 92 urterekin
2022ko mai. 17a, 11:30
Miren Jone Azurza igandean hil zen, 93 urte betetzear zegoela. Zeruko Argia aldizkariko zuzendaria izan zen, lehen emakume tituluduna euskarazko kazetaritzan. Duela bi urte elkarrizketatu genuen, eta haren elkarrizketa ikusgai dago.
Ahotsak-eko testigantzak Katea-Landetxa auzoko memoria jasotzen duen dokumentalean
2022ko mai. 6a, 09:19
Irungo Landetxa Auzo Elkarteak Auzotarron memoria 1930-1959 dokumentala aurkeztuko du gaur, ostirala, iluntzeko 19:00etan. Auzotarren ahotik jasotako bizipenak bildu dituzte dokumentalean, gerra zibila hasi aurreko, gerra sasoiko eta gerraosteko kontuak ezagutarazteko. Ahotsak.eus proiektuko hainbat testigantza ere baliatu dituzte.
Erakusketa egingo dute Bergarako euskalgintzaren historia ezagutarazteko
2022ko mai. 5a, 10:18
Euskararen historia soziala Bergaran egitasmoan, euskalgintzan jardundako 26 pertsona elkarrizketatu dituzte. Aurten, hedapenean ipiniko dute indarra. Herritarrei laguntza eskatu diete, abenduan egingo den erakusketarako materiala osatzeko.
'Gernika 2037' mapa interaktiboa, Ahotsak proiektuko testigantzekin
2022ko mai. 3a, 09:18
"Gernika 2037" izeneko proiektua aurkeztu dute, Gernika-Lumoko historia erakusten duen mapa interaktiboa. Ahotsak.eus webgunean jasota dauzkagun hainbat testigantza erabili dituzte mapa osatzeko, besteak beste bonbardaketei buruzkoak.
Noka ikastaroa eta Hika bertso-paper lehiaketa aurkeztu dituzte Azkoitian
2022ko api. 29a, 13:04
Azkoitiko Udalak eta Hike eizan! Azkoitiko hitanoa biziberritzeko asmoz sortutako proiektuko kideek Noka ikastaroa eta HIKA bertso-paper lehiaketa aurkeztu dituzte gaur, Azkoitiko udaletxean eskainitako prentsaurrekoan.
Bonbardaketa egunetako ibilbideak Gerrako Ahotsak webgunean
2022ko api. 27a, 15:54
Duela 85 urte, Gerra Zibileko bonbardaketen eraso krudelenak egin zituzten abiazio nazional, italiar eta alemaniarrek. Bonbardaketa egun haiek nola bizi izan ziren eta zer eragin izan zuten ulertzeko, zenbait ibilbide sortu ditugu Ahotsak.eus-eko testigantzak ardatz hartuta. Gerrako Ahotsak webgunean daude ikusgai.
Idazketa-tailer bat antolatzeko aholkuak nahi dituzula? Ikusi ba bideo hau!
2022ko mar. 28a, 12:54
Ahotsak.eus proiektuan hainbat idazle elkarrizketatu genituen, literaturaren historia ezagutzeko, eta idazketa-teknikei buruz ere galdetu genien. Hona hemen idazketa-tailer baterako aholkuak batzen dituen bideoa!
“Berdintasunerako bide luzea” erakusketako “Emakumearen hitza ez da ur gaineko bitsa” ikus-entzunezkoa ekoitzi du Badiharduguk
2022ko mar. 4a, 13:26
Eibarko Udaleko EGOIBARRA Batzordearen enkarguz, “Berdintasunerako bide luzea” erakusketako zati den Emakumearen hitza ez da ur gaineko bitsa ikus-entzunezkoa ekoitzi du Badihardugu Euskara Elkarteak, Egoibarraren proiektu ezberdinetako eta Ahotsak-eko testigantzak erabilita.