Kontxita Garate Gurrutxaga

Mendaro (Gipuzkoa) (1923-2011)

Biografia

Mendaroko Azpilgoeta auzoko Saratsuerdikoa baserrian jaio zen 1923an. Aita Saratsukoa eta ama Etratekoa zituen. Bost anai-arreba ziren eta amona ere beraiekin bizi zen. Baserritik bizi ziren, eta ardiak eta ahariak hazten zituzten. Baserrian errentan bizi ziren. Hori dela eta, etxejabeei Santo Tomas jaietan errenta ordaindu behar izaten zieten, Debara joanda. Umetan Mendaroko eskolara  joan zen, baina etxeko lanek ez zioten uzten beti joaten. Zazpi urterekin jaunartzea egin eta eskola utzi zuen. Gerora, Mendaroko antxoa lantegian egin zuen lan.

Zintak

KodeaDataProiektua
MEN-008 2009 Mendaroko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Mendaroko Arno auzoko Sahatzu baserrian jaio zen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Baserritik bizi izan ziren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Mendaroko eskolan ibili zen 7 urtera arte Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Lagun artea eta jolasak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Erromeri eta festak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Muxu ematera ezkutura joan behar Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Karta jokoa eta futbola Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Francok euskaraz egitea debekatu zuenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Ahari-jokoak eta herri-kirolak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Inauteriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Arropa berriak Aste Santurako gordetzen zituzten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Arropak garbitzera putzura Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Otorduetako jakiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Mezak, aitortzak eta prozesioak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Mendaroko antxoa lantegian lanean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Gerra garaian, soldaduak etxean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Txerri-hiltzea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia