Mendaro (Gipuzkoa)

Gerra garaian, soldaduak etxean

Gerra garaian, soldaduak etxean <p>Jubilaziorik ez zen izaten bere gurasoen garaian. Gerra garaian, 11 urte zituen eta soldadu nafarrak etxean lau egunez egon zirela azaltzen du. Ardiak jan zizkieten. Zazpi hilabete iraun zuen gerrak Arnon.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jubilaziorik ez zen izaten bere gurasoen garaian. Gerra garaian, 11 urte zituen eta soldadu nafarrak etxean lau egunez egon zirela azaltzen du. Ardiak jan zizkieten. Zazpi hilabete iraun zuen gerrak Arnon.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aber... zu jaixo ziñan mila bederatzirehun ta hogeita hiruan.
- Hogeta hiruan.
- Hogeita hirutik hogeta hamaika... sasoi haretan zu zazpi urte arte... akordatzen zea zazpi urte inguru arte e... jubilaziua ez zauan orduan...
- E... keba... gerotxuauan ere! Jesus... gure amak eta amamak eta... ezta pentsau be hartzeik. Hartu be jun zian!
- Hartu be danak...
- Harek hartu be hil zin.
- Ta gero, e... mila bederatzirehun ta hogeita hamaikatik hogeita hamalaura Errepublikia eon zan. Gerra arte... gerra baiño leno.
- Bai, bai... gerra bitartian. Bai, hori ni umia nitzan, ta ez dakit horko kontuik, ez dakat... ez dakat horko kontuik.
- Gerriakin akordatzen zea?
- Bai.
- Zenbat urte zittuzun zuk orduan?
- Ez dakit, ba, zenbat aukiko nittuan hamaika, hamabi o... hamahiru izateko edo halakon bat.
- Eta han soldaua egon zian...
- Soldauak geure itxian... Sahatzun lau egunian.
- Zeintzuk? Nundarrak?
- Ba, naparrak edo ziala ta danak kastellanuak ta guk euskeraz. Ta paparrian ipiñi zea ta hil bihar giñuzela esaten ziuen. Lau egunian eon zian.
- Lau egunian?
- Hemen Sahatzun, geure itxin. Eta geo, Arnoate aldea, harutz, Kalamua aldea jun zian ta a ze bake edarra! ene! Ta ardixak bate motiboik be, ardi mordua soldauek nesezidadeik be ja-ta hil itten ziuzen guri. Ixtarra jan ta han laga alperrik hondatzen.
- Lau egunetan?
- Bai, lau egunin. Eskerrak aurrea jun zian. Ta zazpi urte... hillabetian egon zan prentia Kalamua mendixan.
- Eta tiruak entzuten zittuzuen?
- Bai, tiruak eten bekua. Gau te egun, e! Tirua eoten zan.
- Zazpi hillabetian?
- Bai, setienbrian hogeita batian sartu zian Sahatzun. [...] Garagartzako kanpaiak. Soldauak etorri zian, eta Elgoibarrea Altzola aldetik etorri ta Sahatzura. Mendaron bestiak baiño leno sartuta Arnoa!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia