Mendaro

Debabarrena eskualdean dago eta 1983tik da herri. Herria hiru auzoz osaturik dago: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Garagartza. Azpilgoeta (Mutriku) eta Garagartza (Elgoibari) batu zirenean sortu zen gaur egungo Mendaro. Azkoitia, Deba eta Markina ere baditu mugakide. Mendaron industriaren hasierak burdinoletan eta errotetan du jatorria. Ondoren, kanterak eta beste industria batzuk ere errotu ziren. Oso ezagunak dira bertako irin-fabrika eta txokolate-fabrika (Saint Gerons). XX. mende bukaeran herriak eraldaketa handia izan du. Garai bateko etxeen, baserrien eta landen eremuetan lantegiak eta etxeak eraiki dira, herria hazi egin da eta eskualdeko hainbat langile eta bizilagun etorri dira Mendarora.

  • Hizlariak: 19
  • Zintak: 22
  • Pasarteak: 262
  • Transkribatutakoak: 62
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 178

Lotura interesgarriak: Mendaroko Udala

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia