Elias Arriola Ostolaza
Mendaro (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Mendaroko Lizantzu baserrian jaio zen, 9 anai-arrebatan gazteena. Aita Lizantzukoa bertakoa zuen eta ama, berriz, Itziarkoa (Deba). Eskolan herrian bertan ibili zen hasieran, baina etxean eskola gehixeago ikas zezan nahi zutenez, Debako maristengana joan zen gero. Han denbora gutxi egin zuen, eta Mendaron bertan jarraitu zuen ikasten, gau-eskolan, Don Cesareo maisuarekin. 17 urte ingururekin aprendiz moduan hasi zen aroztegi batean eta gerora bere kontura hasi zen lanean. Bizi osoan arotz lanetan ibili da era guztietako lana egiten: ateak, leihoak, zoruak, baserriko tresnak... Erretiratu ostean Kilimon futbol taldeko zuzendaritzan ibili zen urte askoan eta azken urteak lehendakari gisa egin zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MEN-018 | 2010 | Mendaroko ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa - Haritz Goikoetxea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute