Juan Arriola Garate
Mendaro (Gipuzkoa) (1917-2011)
Biografia
1917an jaio zen Mendaroko "Txalkorkua" etxean. Bi anaia ziren. Mutikotan eliz mutil lanak egiten zituen. Azpilgoeta auzoko eskolan ibili zen 14 urtera arte. Gero, 15 urterekin Mendaroko irin-fabrikan hasi zen lanean eta bertan egin zuen bizi osoa. Fabrikako nagusia zen Linazasororen inguruko kontu ugari kontatzen ditu. 19 urterekin Gerra Zibilera joateko deitu zioten. Hasieran bulegoan egon zen lanean eta gero Burgosen txofer lanetarako aukeratu zuten. Handik aurrera Espainian zehar soldaduak kamioian hartuta ibili zen. 4 urte egin zituen soldadu. Gerra Zibileko hainbat bizipen kontatzen ditu. Elkarrizketetan bere alaba Rosa Marik eta ilobek ere parte hartu zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MEN-014 | 2010 | Mendaroko ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa - Haritz Goikoetxea | ||
MEN-015 | 2010 | Mendaroko ahotsak | Aintzane AgirrebeƱa - Haritz Goikoetxea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute