Donostia (Gipuzkoa)

Baserrira kanoikadak

Baserrira kanoikadak <p>Gerra hasi zenean, milizianoak baserri inguruan. Bi kanoikada eta 125 bala bota zizkioten etxeari, denak bertan zirela. Anaiaren gelan erori zen kanoikada bat, eta zaurituak izan ziren. Joxe Antonioren ohe gainera ere erori zen bala bat. Arreba zaharrena maindirearekin atera zen, bake eske.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-009-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, milizianoak baserri inguruan. Bi kanoikada eta 125 bala bota zizkioten etxeari, denak bertan zirela. Anaiaren gelan erori zen kanoikada bat, eta zaurituak izan ziren. Joxe Antonioren ohe gainera ere erori zen bala bat. Arreba zaharrena maindirearekin atera zen, bake eske.

Transkripzioa

-Juantxo: Beste istori bat kontatuko izut. Gerra hasi zanen… gerra hasi zan uztaillan…
-Joxe Antonio: Hemezortzin.
-Juantxo: Hemezortzin. Uztaillan hemezortzin hasi zan.
-Joxe Antonio: Julio. Julio al da uztailla?
-Juantxo: Bai.
-Bai.
-Juantxo: Bai, uztaillan hemezortzin. Eta klaro, gu bizi giñan basarrin. Nik orduan nitun hamaika urte, eta hirugarren egunea… Donostiko aldetik zaren, orduan zian “los milicianos”. “Los miliciano, los rojos” esaten ziyoten. Ta koarteletik, Loiyolako koarteletik atea ta etorri zian militarrak. Ta etorri zian Loiyolatik Amara sartzeko, ta gure etxea zeon pues hantxe, ttonttorrian. Eta zer gertatu zan? Gure etxek atzetik o beste aldetik hasi zian tiroka, eta usten zuten gure etxetik ateatzen ziala tirok. Eta ordun tropa Loiyolatik, soldau tropa, Amara aldea zatorrela, ze in zuten /intzuten/? Gue etxeai bi kañonazo bota! Eta ehun ta hogeita bost balazo, gue etxian. Eta ordun... etxen, denok geunden orduako etxen...
-Joxe Antonio: Bai.
-Juantxo: Bai, denok, [...] Ez, Patxi etxian, ordun.
-Joxe Antonio: Bea bai?
-Juantxo: Patxi bai.
-Joxe Antonio: Bai, bai...
-Juantxo: Klaro. Euxebio, ya Loiyolan ezkonduta! Eta ze gertatu zan? Bi kaiñonazo bota zituzten, eta bat ganbaratik atea zan, baiño bestia gue anaiyan gela sartu zan. Eta han zeon gue anaiya Patxi, bere andreakin, emazteakin eta haur txikiya zakan. Neska txiki bat. Nexka jaiyo zan… otsailen. Bai. “Catorce de febrero”, otsailen, jaiyo zan hua. Ta sei hillebeteko haurra… Gue koñeta ta anaiya herituta gelditu zien, eta haur txikiya, sei hillebetekua, xihaskan zeon, eta bere erropa tarten ezertxo´re izan gabe, manta tarten nahastuta gelditu zan.
-Eta ondo?
-Juantxo: Bai, bai, haurra... txikiyak ez zun /etzun/ ezertxo´re izan. Baiño anaiyak eta koiñatak herituta… Geo “Cuarto Socorro”a jun zian /juntzian/.
-Baiña larri ez?
-Juantxo: Ez, ez, larri ez. Ez, ez, larri ez.
-Sustua galanta!
-Juantxo: Bai, galanta!
-Joxe Antonio: Ni ohiyian neola nere ohiyan gaiñian bala bat… sartu ta teillatua... teillatua ez, beheko tetxuan jo ta raaa, nere ohiyan gaiñian eroi zan bala bat.
-Joe.
-Juantxo: Bai, goizeko seiterdiak zian. Goizeko seiterdietan zan, bai.
-Nola dakizue 125 ziala?
-Juantxo: “Porque” paetian markak gelditu zian.
-Ta gero kontatu in zenituzten?
-Juantxo: Klaro, klaro! Paretian, etxe paretan txulo guztik. Bai, bai.
[...]
-Ba neihua zorte euki zenuten...
-Juantxo: Bai, bai. Nehiko suerte, nehiko suertia! Denok etxian giñan ordun, e! Sekulako jende pilla zeon.
-Bai, ordu horretan, ezta?
-Juantxo: Denak etxean giñan ordun.
-Joxe Antonio: Arreba zarrena maindiriakin leihora ateata ta hola, zea eskatzen… maindiria…
-Bai, pake...
-Joxe Antonio: Bai, pakia...
-Juantxo: Bai, hoi guk ezautu genun!
-Joxe Antonio: Hoi ezautu ta pasa!
-Juantxo: Eta pasa! Ezautu ta pasa in genun guk.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia