Mendaro (Gipuzkoa)

Inauteriak

Inauteriak <p>Inauterietan, kaleko jendea tortillak hartu eta Sahatzura joaten zen merienda egitera. Etxean sagardoa egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inauterietan, kaleko jendea tortillak hartu eta Sahatzura joaten zen merienda egitera. Etxean sagardoa egiten zuten.

Transkripzioa

- Karnabalak? Bazauan...
- Bai, beti eitten zian karnabalak.
- Bai?
- Karnabaletan kaleko jendia tortillak einda jatea Sahatzura etortzen zien, kaleko jendia karnabaletan.
- Disfrazauta?
- Egualdi ona zanian euren tortillak eta zeak... eta Sahatzura, Sahatzu aldian e... ba... merixendak itten zittuen.
- Sasikopotsu.
- Bai, sasikopotsu esaten zakon. Guk, berriz, bertan itxian itten gendun, baiña harek haura.
- Ta sagardotegixa, badakizu, sasoi haretan...
- Geuk itxian sardaua eukitzen genduan...
- Bai?
- Edar askua! Itxian geuk indako sardaua. Bai, Artetan zauan tolaria eitteko...
- Zuek ere eraten zenuten? Andrazkuak ere?
- Bai, bai... sardaua bai. Lana ein ta sardaua.
- Eta txakolindegixak?
- Txakoliñikan ez.
- Ez?
- Ez.
- Meza ostian ere ez zenuten hartzen?
- Ezta.
- Ardandegixak? Ardua?
- Hori ez dakit. Bai, kalea mezeta junda ezer hartu be atzea juten bihar izeten genduan!
- Eta... eta txikiteua bazauan orduan?
- Bai, danak eoten zian. Hala esaten zeben. Txikiteua...
- Putetxen bat bazauan hemen inguruan?
- Ez dakit, ezta entzun ere!
- Ez?
- Zer zien ez gakixan! Putok zer zien ez gakixan. Gero, zahartu ta gero enterau giñan! Bai...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia