Mendaro (Gipuzkoa)

Arropa berriak Aste Santurako gordetzen zituzten

Arropa berriak Aste Santurako gordetzen zituzten <p>Astean zehar arropa zaharrekin ibiltzen ziren eta Aste Santurako gordetzen zituzten arropa berriak. Orduko janzkera deskribatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Astean zehar arropa zaharrekin ibiltzen ziren eta Aste Santurako gordetzen zituzten arropa berriak. Orduko janzkera deskribatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta... eta zela jazten ziñaten umetan? Erropia igandetakua diferentia...
- Bai, bai... ama guria kuriosia zan ta soiñeko polittak eitten ziazen neri.
- Astian zihar erropa...
- Astian, ba, betiko erropa zaharrautxua. Ta mutillen erropekin ibiltzen nitzan ni basarrixan.
- Bai?
- Txaketia ta... bai, ba, zaharrauenak.
- Ta noiz estrenatzen zenun erropa berrixa?
- Ba, berrixa, ba, udaberrixan eo. Aste Santuan... portzesiorako (prozesiorako).
- Prozesiorako?
- Bai, berrixa orduaintxe enjeneral.
- Ta jostunak ta bazaudezen?
- Bai, lehen jostun asko zan. Paula ta Paulaneko Angelita ta... gure aizta ta hantxe... komuniua’re gure aiztak preparau ta komuniua ta danak ein ziazen... erretatua zazpi urtekin.
- Eta umia... mutilak e...txapela ibiltzen zeben umetan?
- Bai, danak... txapela mutil koxkorrak!
- Zure aittak ibiltzen zeben txapela?
- Bai, beti.
- Anai-arrebak ere?
- Bai, danak.
- Eta oiñetakuak? Zapatak? Zaindu in bihar...
- E... abarkak. Ni nitzeneako gomazko abarkak, ederrak. Eta aurrero, berriz, beste abarka mehiak. Harek eskasak ei zian... Esaten zeben.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia