Mendaro (Gipuzkoa)

Baserritik bizi izan ziren

Baserritik bizi izan ziren Sahatzu baserria nolakoa zen deskribatzen du. Baserritik bizi ziren eta ardi ugari zituzten, besteak beste. Etxeko lan ezberdinak aipatzen ditu eta gurasoen aipamena egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sahatzu baserria nolakoa zen deskribatzen du. Baserritik bizi ziren eta ardi ugari zituzten, besteak beste. Etxeko lan ezberdinak aipatzen ditu eta gurasoen aipamena egiten du.

Transkripzioa

-Etxia zelakua zan?
-Ba etxia ointxe bezelako etxia.
-Zenbat
-Oin ganbixau... Bi piso, ganbaria goixan.
-Eta zenbat gela?
-Lau eta salia.
-Eta danak batea eitten zenuten lo?
-Lau kuarto haundixak eta edarrak.
-Anai-arrebak danak batera lo?
-Ez. Danak bakoitza bere kuartuetan.
-Eta danak bizi ziñaten baserritikan.
-Bai basarrittik. Ez zeuan besteik.
-Zer zeukazuen?
-Gaztaiñia ta sagarra ta edarrak.
-Eta bestela animalixak edo?
-Bai. Ardixak hirugogeta hamar bat ardi eta astuak bi, eta kaballuak eta. Motxaillak batek halako kaballo edarra harrapau ein ziguen. Harrapau motxaillak kaballua eder askua.
-Eta amakin, ama ze egoten zan, etxian?
-Bai. Geratu barik lanian souan.
-Souan da...
-Dana, artua ta babia ta. Bedarra ekarri ta, ganauei jaten eman eta. Ta aitta berriz iketza eitten.
-Ikatza eitten?
-Bai.
-Nun?
-Arnon. Iketza mordua. Hari laguntzera. Geu be bai aixkoran, egurra txikittu ta txondorrai betegarrixa eman ta itteko.
-Ta garbittu, josi, plantxau eta hola?
-Ba horrek etxian in bihar.
-Hori andrazkuak?
-Bai, hori andrazkuak. Umia zainttu ta gizonezkuak pentsau ere ez. Emakumiak umia zaintzen.
-Eta amak ezkondu aurretik etxetik...
-Krieda egonda haura basarrixan. Amama.
-Nun?
-Idi(a)zabalen egon ei zan krieda. Handikan ezkondu Saratzura.
-Urte askuan egon zan?
-Bai. Larogeta bi urte pasau zittuan, gure ama hil zan larogeta birekin hil zan.
-Eta ezkondu aurretik lan urte askuan ein zaban?
-Hogeta bost urtekin ezkondu ei zan gure ama.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia