Mendaro (Gipuzkoa)

Mendaroko Arno auzoko Sahatzu baserrian jaio zen

Mendaroko Arno auzoko Sahatzu baserrian jaio zen <p>Mendaroko Arno auzoko Sahatzuerdikoa baserrian jaio zen, 1923an. Arno auzoaren aldaketa aipatzen du. Aita Sahatzukoa eta ama Etratekoa zituen, bost anai-arreba ziren eta amona ere beraiekin bizi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mendaroko Arno auzoko Sahatzuerdikoa baserrian jaio zen, 1923an. Arno auzoaren aldaketa aipatzen du. Aita Sahatzukoa eta ama Etratekoa zituen, bost anai-arreba ziren eta amona ere beraiekin bizi zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Noiz jaixo ziñan?
-Ni Sahatzun.
-Noiz?
-Juniuan lauan.
-Ze urtetakua?
-Veintitres.
-Veintitresian?
-Bai.
-Eta Sahatzu nun dago?
-Arnon. Hiru Sahatzu badia eta ni Erdikua.
-Eta asko kanbixau da gerra aurretik eta oiñ?
-Bai, oin diferentetuta dao.
-Onera edo txarrera?
-Onea, onea.
-Herrixa aldatu egin da Mendaro?
-Lehen ez zan herrixa. Motrikukuak gea gu.
-Eta zela kanbixau da herrixa?
-Oin kanbixau debe. Urte mordua.
-Lehen etxiak ez zaudezen?
-Etxiak. Basarrixak lehen edarrak.
-Zelakuak zen bestela? Kalian Azpilluetan...
-Azpillueta igual-iguala dao. Haura ez da kanbixau batere. Etxiak ein dittue berrixak baiña ostian igual-igual.
-Bazauan edifizio haundirikan edo, hotelen bat zu jaixo ziñan sasoian.
-Ez, ez. Santa Kruzkua ta Frontoekua. Horretxek Azpilluetan famauak.
-Eta Garagartzan?
-Garagartzan ba lehengo..., hangua gitxiao daukat goguan, hara gitxiao ibiltzen giñen-eta.
-Esan didazu Sahatzun jaixo ziñala.
-Bai.
-Eta familixa bertakua zan?
-Bai, danak bertakuak Sahatzukuak.
-Aitta?
-Aitta bertako [...], eta ama Etarteko alaba.
-Eta bazakazuen ezizenikan?
-Ez, ez det uste.
-Eta familixiak ere ez?
-Ez.
-Eta zenbat bizi ziñaten etxian?
-Ba mordua. Amama [...] bost anai-arreba gu.
-Eta amama ta aittitta batera bizi ziñaten?
-Bai. Amama euki genduan neu txikixa nintzela. Aittitta ez naban ezautu.
-Ez?
-Ez, amama.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia