Oñati (Gipuzkoa)

Baserriko gauza zaharrak

Baserriko gauza zaharrak Auzune asko, pitinka-pitinka husten doaz Araotzen. Baserri zahar batzuetan oraindik "lezipoto", "sugan-harri", "txisalo" eta urik gabeko harraskak ikus daitezke.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-057-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzune asko, pitinka-pitinka husten doaz Araotzen. Baserri zahar batzuetan oraindik "lezipoto", "sugan-harri", "txisalo" eta urik gabeko harraskak ikus daitezke.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze auzune dakaz Araotzek?
- Auzuak? Aixkorbe ixixa hutsutu xaku. Ixixa Aixkorbe hutsutu da. Uxarten...
- Han Goittikuan egoten dira, ezta?
- Ez, fan da Maximo be.
- A, bai?
- Ardixak badako oinddion baiña harek entzun neben nik negar eta dana eragin otsan baten batzueiri. Felix hil da oin, Mielena, ta ha orduen geizki euen, ta "Felix lehen Felix neukan lagun hori ta oin hori berriz ez dala ba saniauteko bidetan ta derrigorrian ointxe bai fan biharrian izango naizela ni Aretxabaletara", esan nosten batzueiri. Oin Felix hil da. Lehengunien baten batek esan nostan fan dala, baiña ardixak badako oinddion hor zelaixen. Ta lehen urte askuen Aretxabaletatik etorri be in barik egon diran horreik, egon zien, ta oin berriz ya poza ta dana emuten eben behintzet beziño bat gehixago. Ta, gaiñera, aldiko bat eta aldiko bat eta aldiko bat hutsutu da Aixkorbe "del todo". Oin ikusten dotenian Azpikuan keia esaten dot Azpikuan baten bat bizi dok, keia baxak behintzet eta. Ba apur bat poztu itten zau.
- Bai, egunero etorten da baten bat, txakurra eta.
- Bai txakurra ta. Uxarte Garaikuan be hareik be, hemen bertan enpadronautakuak Txomeenak bakarrik, beste Ion edo hori be ez dot uste dauenik.
- Ion nun biziko da, ba? Ionek ez dako beste etxerik.
- Baiña ha amana faten da.
- Bai, baiña beti be bazkaittera. Bazkaldu itten dau amenian harek.
- Baiña enpadronauta hemen dau?
- Enpadronauta ez dakit.
- Ez dot uste.
- Egongo da, kredituak eta jasoteko egongo da.
- A bai?
- Egongo da.
- Ba entzun neben nik Txomeenak egozela bakarrik zerien. Elizondo be halako auzounia zan bai lehenao, "entre que" abaria, maestrua, maestria, sakristaua, eskolia eta hau ta hori ta.
- Elizondo, han elizien...
- Bai, elizia inguruen, beziñorik hurrena Txomeena, gero Borjena ha hutsutu zan, baiña oin Ionek okupauten dau; gero Antzuena, Errastikua, Uxarte Garaikua, Mantzena jausi in zan, Zeziñena ez neben nik ezagutu; oin Zeziñena in zan jausi eta jaso in daue Azpikuak eta Txomeenak erdibana eukein. Ta oin jaso in daue, teillatua in xaue.
- Ni han beharretan ibillitta nago.
- Bai, bai, ibilitta, ta zu han fijau ziñan sekula, neu egon barik neuen ta ha sukaldia? Lehengo sukaldia, fregaderia harrixa hau kolorekua, zera, harena harrixa, baiña baju-bajua, ondo indda bai e? Hargin kurioson batek indda euen, urik bako fregaderia, oin kantua kantaitten daue ba hor? Radiotik, ondiok pentsauten dogu lehenauko kontua dala ta, baiña ez oso urriña haiñian, neuk be ezagutu dot eta, fregadera urik bako fregaderia, ta hantxe euen, han egongo da oinddion be zeatik teillatua uste dot bakarrik in xauela eta. Eta gero lezipotua, eta sugan-harrixa, sukaldian daz. Ni behin egon naiz eta egon naiz oinddiok urte asko ez dala, holaxe Txomeenian. Txomeenak euki Elizondon bankete bat euken baten, Txomeenakin fan nintzan ta horixe Bergarako koñatiori ta han zerak, Ionek han zelako barreria edo berjia in xaon, dotoria da, e? Haxe ikustera fan giñan ta eurak nola eukein han garajia Txomeenak, kotxia euen han ta hala ta ba hauxe dok lekua sekula egon ez naizena, Zeziñena-Zeziñena bai baiña sekula ez naiz egon, ta hantxe ikusi neben sugan-harrixa eta lezipotua ta fregaderako harrixa eta suen aurrekaldian zelako harri-losak. Losia bat "sobre todo"...
- Baiña hori egongo da Txomeenen aldetik ezta?
- Ez, Antzuenen aldera begira. Borjena dau Txomeen aldera, eta bestia dau...
- Zeziñena badakit zein dan, barruan egonda nau, baiña zuk esaten dozuna nik ez neben ikusi, orduan ni sartu nintzan Azpikuak ebalten dauen aldetik.
- Ba Azpikuena sukaldia be.
- Bai?
- Bai, oinddion txixalua be han euen, txixalua esaten xakona bankua erderaz, txixalua ni han egon nintzanian han euen txixalua.
- Zeri esan dotsazu "txixalua"?
- Hori...
- Ez zara akordaitten zerien, Baxilik zela esaten otsan, txixala? Guk txixaka esaten gotsan.
- Txixala. Ta lehenao oillalokiak txittak etarateko hantxe mahaipeian ze azpixan bera barruan eta txittak kanpora urteten dauela, mahaittik behera jausten ziran ogi apurrak eta danak jaten, "todos socios", kaponeria edo esaten otsain.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia