Mendaro (Gipuzkoa)

Lagun artea eta jolasak

Lagun artea eta jolasak <p>Igandeetan bakarrik izaten zuten lagun artean elkartzeko aukera. Jolasak, gaiztakeriak eta gaztetako kontuak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandeetan bakarrik izaten zuten lagun artean elkartzeko aukera. Jolasak, gaiztakeriak eta gaztetako kontuak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zure sasoian beti etxian denbora gutxi egongo ziñan, ezta?
- Beti lanian... eo ardixa zainttu eo besteik ez zauan. Umiei... jaixan bakarrik libre eukitzen genduan... alkarreta juntau ta jolasian eittia.
- Jaixan?
- Bai.
- Ta zeintzuk juntatzen ziñaten? Arno ingurukuak o...
- Bai, Arnokuak. Sahatzuko Agustina ta... geure lagunak. Harek’e sei anaixarreba ta... txikitxuek alkarrekin. Han geuk hantxe kuadrillatxua Sahatzun.
- Ta ze eitten zendun umetan?
- Ba, “baleka” ta! Zeian bakarrik... geure arteko jolasa.
- Mendira juten ziñan?
- Bai, ardixeta ta bai.
- Baiña lanea... baiña bestela ez?
- Baiña jaixan hori e... juntatzen giñen! Astian ez e! Astian ez giñen juntatzen.
- Eta gaiztakeixak eitten zenittun?
- Ingo genduzen! Umiak giñen ta! Gaiztokeixak eitten aurrenengo neskak!
- Beste umiei ere gaiztakeixak?
- Ume txikixouik ez gendukan asko. Sahatzukuak gaztetxuauak. Ta... txikixauei ez zeuan joteik eta itteik bestela.... belarri ixkiñako ederra hartu bihar umei txikixauei ezer eitten bazan.
- Eta animalixak harrapau edo akabau edo?
- Ez, ez, ez, ez. Holakoik ez. Holakoik ez. Animalixak ondo tratatzen genduzen.
- Eta etxea eraman zendun animalirikan kalekua edo ez?
- Ez, ez... nik ez. Txakurrik ez zata nei gustatzen.
- Lapurretan ibiltzen ziñeten umetan? Sagarrak o gerezixak o?
- Ez, ez hori ere ez. Itxian genduken sagarra nahikua... iñona hartu biharrik pe! Sagasti earrak eta!
- Eta elurra zauenien?
- Ba, orduntxe gaizki. Edurretan hotzak astuakin kalera errekaueta jun bihar ta!
- Oin baiño gehixau eitten zaben?
- Ba, orduan edur haundixak itten zittun, oingo aldian. Astuak e... edurra apurtu ezinda ibiltzen zan bidia kalera... egunero kalera bidi in ta hori. Edur haundixak itten zittuan. Oin ez dau itten edurrik lengo mouan!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia