Eskoriatza (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak Umetako jolasak: sokasaltoan; tortoloska... Garizuma garaian, txirikilarekin jolasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak: sokasaltoan; tortoloska... Garizuma garaian, txirikilarekin jolasten zuten.

Transkripzioa

- Dana dala, jolas orduan eta zer jolas egitten zenduen?
- Ze jolas? Maistriakin berakin… bera gogorra zan sokasaltoka-ta, asko eraitten oskun, bai. Ta bera sokiai eraitten, ta soka fuertie-ta, fuerte! Deskuidau ezkero jo orkatillan eta hankazgora be bai. Batzuk, e, gauza danetan moduen, batzuk abillidade gehitxua eukitten auen beste batzuk baiño; beste batzuk torpe samarrak eta… Ahal dana. Gero pelotan be eitten geuen puxkat, elixpeien pelotan be eitten geuen puxkat. Eta gero, intxorrak dazenien-eta, potxoloka esaten gutsen, intxaurrekin, zer bat eindda. Zerakin, e, tortoleska be eitten geuen.
- Tortoleska zerekin eitten zenduen?
- Tortoles "tabas" dia, ardixen, e, hankak… Tortolesak die ba… lau, bost, xei… alde…
- Eta mutillak be horretan?
- Bai, bai, ba. Neskak abillidade gehitxuau izeten auen, abillidade gehitxuau.
- Intxaurrak esan dozu, intxaur denporan intxaurrekin jolasten zenduen?
- Bai, bai, bai. Intxaurrekin.
- Egoten zan urte sasoi bakoitzian, esate baterako Garizuman…
- Garixuman txirikilletan eitten gauen.
- Eta zer jolas da hori?
- Holako, txirikillia esaten gauen, holako egur bat, puntak alde bixetatik eindda, eta gero mazeta bat egoten zan, da harekin bota ahal danik urriñen, eta gero bota biher izeten euen, holako zer bat, barruan sartzera; sartzen ez baeuen ba… Ez dakit. Ia ahaztuta dauket, e. Gero txirikillia ipiñi zoztxo baten gaiñien hola, ta mazetiekin jo, ta aidien bota. Ez dakit zela eitten geuen be…
- Zeuek eitten zenduezen makillak?
- Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia