Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Maisu aragoiarra

Maisu aragoiarra Don Fermin aragoiarra zen, eta 18 urte auzoan egon eta gero Caceresera joan zen. Ezkongabea zen eta balore-burtsan jokatzea gustatzen zitzaion. Oinez joaten zen Arrasatera. Jesusak neskatila zenetik ezagutu du Matikua taberna. "Pote-poteka", "sokasaltoka", "txantxikurke", "tortoliske" eta "kui-kuike" jolasten zuten umetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Don Fermin aragoiarra zen, eta 18 urte auzoan egon eta gero Caceresera joan zen. Ezkongabea zen eta balore-burtsan jokatzea gustatzen zitzaion. Oinez joaten zen Arrasatera. Jesusak neskatila zenetik ezagutu du Matikua taberna. "Pote-poteka", "sokasaltoka", "txantxikurke", "tortoliske" eta "kui-kuike" jolasten zuten umetan.

Transkripzioa

-Nuntarra esan dozu zala?
- “Aragonés”.
- Aragoikua e?
- Bai, eta gero fan zan “a Caceres” fan zan hemendik, hamazprtzi urte egindda gero, hamazortzi urtien.
- Sekula ikasi eben euskeraz itten?
- Ez, keba, ez, ez. Bolsan lana itten, bolsan ta jokaketia eta gustetan jakon hari.
- Dirurik baeukan ala?
- Ba eukiko auen, eukiko auen zeozer behintzet; solterue zan e? Solterue zan. Eta Bedoñatik buelta Mondrauera etorten zan, Bedoñatik buelta oiñez etorten zan e? Hortik, klaro, orduen oingo moduen kotxiek eta ez euzen ta. Hortik Larriñotik buelta, Bedoñatik buelta, Atxabaletatik, Azatzara barriro. Hori itten auen askotan, bai.
- Eta han Azatzan auzuen eskolia aparte, ermittia be bai, tabernarik-edo ezer egoten zan?
- Ba Matikua izan zan, ni gaztie nitzela, ez dakit ze urtetan zabalduko auen Matikua baiña, bai, ni neskatillakotia nitzela. Bai, horko alabak eta be ba betik in auen zera, tabernan lana-ta, bai, bai, nere lagunak be bai.
- Matikuan jaten eta emuten euein?
- Bai, bai.
- (…)
- Eskola garaixan ze jolas klase itten zittuein?
- Ze jolas klase? Ba pote-poteka, pote-poteka itten gauen be bai, bueno, gero sokasaltoka, txantxikurke, ba hola…
- Txantxiku…?
- Txantxikurke esaten gauen, ba ifintten gauen hola, zera, zerbat dibujaute, uno, dos, tres, cuatro, cinco, seis”, hola, ta gero bota hara zebat, harrixa, eta batien han eta bestiek bestie, eta txantxiku hanka batekin salto egitten gauen, hor danetan. Txantxikurke.
- Baiña harrixakin…
- Bai, harritxua, harrixa ipiñi hola, ba guk harrixa ipintten gauen, bai.
- Baiña zeuek gero…
- Txantxikurke esaten gauen.
- Zeuek salto hanka baten gaiñian?
- Bai, hanka baten gaiñien. Hor pasetan giñen eta gero ifiñixaz bueltan, bueltan etorten giñen txantxikurke. Tortolizke, tortolizke be itten gauen, txantxikurke, tortolizke, sokasaltoka, kui-kuike, kui-kuike…
- Hori zer da? Gorde…
- Gordeta.
- Gorde-gordeka?
- Gorde-gordeka, kui-kuike. Bai, nik horreik berbok noiz esa (di)ttuten be ez dakit, e? Hamar urtekin-edo esango neben.
- Zu ez zara ez leheningua eta ez zaharrena Atxabaletakua nik ikusten dotena, eta kui-kuike eta txantxikurke, hori entzun barik.
- Ez dozu entzun?
- Pozgarrixa da izen horreik jasotia.
- Ba kui-kuike, txantxikurke, eta sokasaltoka, sokasaltoka asko itten gauen, tortolizka…
- Eta honeik danak ziren neskeen jolasak?
- Danak, mutikuek be bai, mutikuek be bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia