Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Mutikoen gerra jolasak

Mutikoen gerra jolasak Gerra pasatu eta gero, mutilak "gerraka" jolasen hasi ziren, batak besteari min egin arte batzuetan. Hainbat jolasen inguruko azalpenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra pasatu eta gero, mutilak "gerraka" jolasen hasi ziren, batak besteari min egin arte batzuetan. Hainbat jolasen inguruko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gerra denporan, gerria pasau zanien, mutikuek hartzen auen zera… makillak, holako makilla haundixak, eta gerra joka, gerran itten auen, mutikuek in biher, e?
- Burrukan?
- Bai, nire anaie ta, bueno! Eta horreaz, akordetan naz nire anaiak in ebena, nire hurringokue, ibili ziren holan, gerran ibili ziren ta klaro, gure barik, beste batek harrixa jaurti auen itxuria, ta arpegixen, ta arpegixe haundittute, ta ene!, nik beitu anaiari hola; ta ha zan begie, hola arpegixe haundi-haundi egindda dana ta… mutikokerixak! Pote-poteka be bastante itten gauen e? Pote-poteka. Hori Oñatin ez dakit itten zan pote-poteka, potiekin.
- Neuk ez dot ezagutu joku hori, baiña kontau dostai hango…
- Eta Azatzako elixa aurrekaldien euzen lehen, oin arreglau in daue, ointxe bi urte edo hiru-edo, dana arreglau in auen plazuelia, Azatzako elixa aurrien. Baiña han euen harri bat holakue, eta ha ikusten gauenien esaten gauen: “hementxe itten gauen pote-poteka!”
- Jabierrek kontau nostan atzo.
- Kontau in otsun hori? Pote-poteka? Jabier han egoten zan askotan.
- Harek esan eben kaka-poteka.
- Ni pote-poteka.
- (…) eta kaka-torreka.
- Kaka-torreka bai, baiña kaka-poteka ez, pote-poteka esaten gauen guk.
- (…) Potia dan-dan-dan jo eta…
- Bai, eta gero gorde ta gero harrapetan eban potiori barriro bueltan, bera izan biher, pote-poteka ta. Holako jokuak asko.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia