Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra garaian ere, eskolara eta ganadua zaintzera

Gerra garaian ere, eskolara eta ganadua zaintzera <p>Gerrak ez zuen eskola gelditu Aozaratza auzoan. Bonbardaketak izan ziren inguruetan. Gogoan du Larrino aldeko zelai batean zegoela bonbek ateratzen zuten zarata.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerrak ez zuen eskola gelditu Aozaratza auzoan. Bonbardaketak izan ziren inguruetan. Gogoan du Larrino aldeko zelai batean zegoela bonbek ateratzen zuten zarata.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerria hasi zanian eskolia geratu in zan?
- Ez, ez.
- Zuek gerra denporan be eskolan…
- Eskolan, bai, inkluso Atxabaletako nere edadeko neskak-eta, ba Atxabaltan billurra egoteko ta hori ba, bonbardeue itten auen hemendik Murutik-eta, bonbardeue itten auen ta ni akordetan naz Atxabaltako etxe bat noiz erre zan be akordetan naz.
- Gerran?
- Gerran, bonbardiekin, bonbardeuekin, bai, akordetan naz. Ni ganau zain nebillen, ni ganau zain askotan ibilitte nau e? Klaro, umetatik ba anaie ta bixok be bai ta sarrittan ganau zain hola, ta geuken zelai bat han Larriño aldera zelai bat, oin saldute dau baiña ganauek han. Eta akordetan naz ba gerrie, ezta? Eta ba ez nekixen nik gerrie, artien bonbardeorik eta halako gauzek, ba nik ez nekixen, itxuria orduentxe ez dakit ba, gerriori orduentxe urten auen edo zer, baserri bat euen han goixen, eta itten auen hola bssssii… itten auen ta gero bouuun! Eta nik esaten nauen…
- Eta zuek han ganaua zainketan?
- Bai, ni ganau zain, ni ganau zain, eta han baserri bat harutzago e? Kale alderago euen, ta hori itten auen ta, baiña piiii… itten auen hori karretillien erruerien zaratia zala pentsauten neuen nik. Nik ez nakixen hori zer zan.
- Klaro, zuretako ezezaguna…
- Eta ni klaro, neretako ezezaguna zan eta nik pentsau be ez bonbak zirenik eta holako zerik pentsau be ez. Klaro ni handik distantzia bastante haundixa nauken e? Kalera. Baiña horreik kalera bonbardeau itten zittuelako zan hori zaratiori. Eta nire anai bat laminaziñuan lanian auen. laminaziñua oin ez dau esistiuten hor.
- Atxabaletan?
- Atxabaletan. Baiña lehen laminaziñua euen hor, eta inkluso nire aizta bat ezkondu zan nagusixena, horra dendie euen hor Lasagabasterreneko dendie. Hemenguaz, Mondrauekuaz ze ikusixa dauko, e? Zeatik horreik etorri ziren hona gero. Nire aizta nagusixena ezkondu zan horra.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia