Antzuola (Gipuzkoa)

Maristetan egiten zituzten jolasak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-058 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Damak. Maristetan egiten zituzten jolasak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dametan. Ez jakixat oin ibiltzen dian. Zuek igual ibiliko ziñaten. E? Hortaiko kuadrau batekin, bederatzi punto-edo. Bueltan zerak.
- Damaka.
- Damaka, bai.
- Orduak pasatzen zian [...]...
- Hiru hilleran ipintzera.
- Hori da.
- Bai, hiru hillaran...
- [...] ajedrezik eta ez giñuan [...] ikesi. Orduan baten batzuk jakin bazekixela-edo zeoze entzuten giñuan, baiña guk geuk... Damatan bai.
- Ikusi be ez igual zuek ajedreza. Orduan...
- Ez, ba! Ez jeuan materialik eta.
-... maristan batek ez juan intentau ajedreza erakustia?
- Maristak [...]...
- Hori gero, herriko eskolan, baiña. Hori herriko eskolan [ein juan]. Bai, bai, bai, bai.
- Bai, gero, gero [ibili zittuan].
- Bai, bastante onak.
- Hori, zerak eta... ya gure semiek-eta zebiltzela zan hori. [Abade] txiki bat, eskola, lehengo eskola berrixek eitterakuen, hor, [... eskolak-eta ein zittuen], ba, haura...
- Don Esteban?
- E?
- Don Esteban?
- Baleike. Harek-eta uste dot...
- Neri harek erakutsi zostan, behintzat.
- A! Zu be harekin ibili ziñan?
- Bai.
- Bai, bai. Batek zer haundixa euki zeban.
- Harek orduaintxe...
- Lehelengo maristetan ta gero eskola berrittan emon [...], orduan.
- Baiña gure denporan, gu damaka-edo zeatik ibiltzen giñuztan? Ba, bueno, harrixak hiru zerakin... Zela dok hau? Teilla kolorekuak hiru ta beste hiru harri normalak, arrastuak ein lurrian...
- "Ra-ra-ra-ra" [ein], ta beinga! [eitteko] moduan.
- Hemen, maristetan, bastante joku egoten zuan, e! Osea...
- Baiña zerik, ajedrezik ez zuan egoten. Ta, seguramente, ba, ez zittuan allegauko. Klaro, pasatzen dana da, gaur bai, gaur plastikua ta horrek, baiña orduan egurrezkuak edo izen biharko zian, ta kosta eingo zian horrek!
- [...] dado batekin.
- A! Bai. Hola, jolas eitteko zera. Bai.
- Holakuak bastante...
- Baiña hona ez zittuan aillegauko, zer hontara. Esan nahi dot, allegau, ba, diruz. Orduan kostau eingo zuan ekipo hori, e! Kostau eingo zuan. Zerana, ajedrezeko zerak eukitzia.
- [Figura haundixak zittuan ta]. Figura...
- Eskola baten ipintze ezkero, ba, bat bakarrik be gutxi izengo da...
- [...]

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia