Antzuola (Gipuzkoa)

Lagunarteko jolasak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-057 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bi talderen artean egiten zen jolasa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamen beste joku bat ez giñuan, [Maximo], eitten zerian, maristetan. Hola, launa edo jarri alde baten, beste launa ta batek antxitxika erten...
- [Marraketan].
- [Marraketan]? Haura oso politta izeten zuan.
- Pañeluakin?
- Ez, ez, ez. Bat bestela.
- Beste bat dok hori.
- [...]
- Grupo bat hamen jartzen zuan ta bestekaldien beste bat. Eta, orduan, hor ein bihar izeten zana zuan hamenguak ikutu bage, hamengua hona sartzia izeten zuan [hiru juego], zeatik gero hamenguak eukan bentajia atzekaldetik jun ta kontrarixo haura harrapau biher [jeben] harek. Osea, hor izeten zuan: azkenengo bere basetik urtetzen zebanak eukitzen juan preferentzia. Orduan, azkenengo urtetzen zebanak aurretikan doianai ikutu ta haura kalera bialdu leikian. Ta, orduan, hori izeten zuan, gero bat kalera bialtzen zanien, geratzen zuan bestekaldeko bandan, kontrarixuen bandan, hamen tirada bat eitten.
- Preso.
- Preso geratzen zuan, bai. Gero, presuak sumatzen juten zittuan [...]. Gero, hamenguen zera, [...], izaten zuan preso harek libratzia, harek hola illaran jarri ta harek libratzia. Ta gero, bestekaldian urten bihar... Klaro, hamenguak urtetzen zebanian, ba, beste aldekuak "da!" urten, ta haura...
- [...]
- Haura be preso harrapau edo...
- Ta gero, pasatzen zuan, ba, hamen sei edo zortzi lagun alde bakoitzian, ba, hau illaraau luzetu eitten zuan. Ta gero, horrek egoten zittuan... Betik batzuk korrikalari onak izeten zittuan ta beste batzuk, hola, txar samarrak. Ta hamen, jeneralmente, sarrittan, hau illariau luzetzen zanian, ipintzen zuan bat hona urtenda, hori ez libratzeko, defenditzeko. Haren finalidadia izeten zuan deskuiduan hamenguak urtetzen zebanian, horko onai emoten ez baotsan denporaik haura harrapatzeko, hor zeuana sakrifikau eitten zuan. Nahiz harek baekixan bestia baiño lehenao urtenda zeuala, [beori...] honek ez libratzearren. Hori zer inportantia izeten zuan.
- Baiña bera karzelara.
- Hori eitten juek... Bai, haura bestekaldeko karzelara juten zuan, baiña hortarako egoten zittuan, ba, hola, korrikalari bizkor samarrak zianak ya hor [gizonori gelditzen zebenak]. Ta ya onak, ba, harek intentatzen eben beti, ba, hemenguak urtetezen zebanian, hortik urten, ta haura hona allegau orduko bestiak haren kontra urtetzia.
- Ba, hamen asko eitten giñuan hori, ez?
- Bai. [...]
- Hori deporterik gehixen [eitten giñuana]...
- Asko, asko.
- Ta ze zan...? Oin antzerakon bat eitten da.
- Bai, bai, bai, antzerakua bai.
- "Pañuelitos" hori, bai...
- Bai, baiña beste bat hola illaran ipintzera ta libratzera ta holako antzerakon bat be eitten da. Orduan, ze zan hori? Bi ekipotan. Lehenengo erten bihar zan bat erdira edo...?
- Ez, ez, ez. Bat atakera faten zan, edo engaiñatzera.
- Probokatzera.
- Probokatzera, bai.
- Lehenengo izeten zan puskat, hola, batek urten hamendik eta "rra!" bueltia ein ta puskat hola probokatzen ta bestiak... Hortara, hortara hasten zan. Ta gero, ikusten bazeban han momentu bat distraiduta zerela edo zera, ba, "ta!" beste aldera sartzia. Haura izeten zan riesgo haundixa, zeatik alde batekua beste aldian sartzen baldin bazan, harek zeukan orduan prioridadia, ba, hamendik batek urtetzen bazeban, atzekaldetik urten ta haura...
- [...] dozu.
- Hori oso zailla zan, e!
- Zailla izeten zan barrura sartzia. [Hala be], danak ekipo konpletua zerenian oso zailla izeten zan hori. Ta biher zan oso bizkorra bat eta [...].
- Eske, ez zan heltzia, ikutu ezkero fuera, e!
- Ikutu ezkero ya kanpora...
- Bai, bai, ikutu ezkero...
- Ikutu ta ya fuera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia