Aretxabaleta (Gipuzkoa)

"Porrusaldaka" eta "kakatorreka" jolasak

"Porrusaldaka" eta "kakatorreka" jolasak <p>Auzoko eskolan "porrusaldaka", "kakatorreka" eta "kakapoteka" jolasten zuten. "Kakatorreka" jolasaren nondik noarakoak azaltzen dizkigu Xabierrek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko eskolan "porrusaldaka", "kakatorreka" eta "kakapoteka" jolasten zuten. "Kakatorreka" jolasaren nondik noarakoak azaltzen dizkigu Xabierrek.

Transkripzioa

- Aittatu dozu len auzuen jolasien auzotarrekin hau eta bestia. Gustauko xaten jakittia auzuan ze jolas egitten zeuen eta gero eskolan jolasok aldatu egiten ziren edo.
- Auzuen eitten gauen, bueno, bat zan egualdi txarra eitten euenien “porrusaldaka”. Baiña enaz akordetan oso zela zan exaktamente jokue. Ni akordetan naz eskolien bebarruen zala leku bat gero auzoko juntan eta hantxe eitten zien, eta albo bixetan euzen hola bi banku, egurrezko bankuek hola orma kontran albo bixetan. Eta akordetan naz gu umetxuek hanka bat banku gaiñien ifiñi eta bestie lurrian zala eta bestekaldekuekin eztakitt ze gauza eitten gauen. Holako joku raro bat zan. Porrusaldaka deiketan gutsen horri. Baiñe ezin naz akordau zertan zetzan jokuoi. Bakarrik hoixe akordetan naz. Hori zan jokutxo bat hola eitten geuena eurixa zanien eta hola kanpora ezin urten eta eztakitzu, batzutan. Gero beste joku bat zan “kakatorreka” deiketan guntsena.
- Kakatorreka?
- Bai. Bat zan kakatorreka eta bestie zan kalepoteka. Eske gu han basarrittarrok badakitzu, satsartien ibiltzen gintzen ba ta. Kakatorrekakue zan, elixpeien eitten geuen, geuken bi babesleku moruen. Elixpeie zan nehiko luzia eta punta bakoitxien geuken babeslekue. Eta orduan lurra harrizkue zan dana, arloza haundixek euzen lurrien eta geukan jakiñeko leku baten, arloza illera batetik atzerakue zan babesa eta handik aurrerakue ia ba jokuen urteteko. Eta orduen ibiltten gintzen ba batek urten itten euen torre hortatik, torrie deiketan jakon uste dot; urten, orduen haren bille bestekaldetik urten bihe euen beste batek. Eta orduen batek tentau eitten auen bestie eta leku batetik bestera pasa eta hola ta. Zure helburue zan ahal bazauen zeu bestiek harrapau barik zeu bestien torrera sartzia. Baiñe zu harrapau bihe ziñuen zure bille urten euenak bakarrik, beste iñok ez. Eta aldiz, berak harrapetan baziñuen eruen itten ziñuen bere torrera. Eta zu orduen geratu bihar ziñen bestien torreko arraia zapalketan hankiaz eta esku luzatuta aber zure taldeko norbait etorten zan zeu libretara. Eta alderantziz igual. Orduen hori jokuoi itten zan ba danak alde batera harrapau arte edo gure dana. Eta gero zu sartzen baziñen bestien torrien liberau eitten zittuen bestiek. Edo ikutu eitten bazutsen azkenengo euenei heldute.
- Orduak holaxe, ezta?
- Bu!, ba errekreo guztie igual, hasi horrekin da. Hori zan joku bat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia