Donostia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: gurdi gainean

Umetako jolasak: gurdi gainean <p>Umetako jolasak. Gurdi gainera igotzen ziren, gora eta behera: Txori-punta. Txingoan, errepidean; kotxerik ez. Gerra aurretik zeinek zuen kotxea Igeldon. Frantsesei loreak ematen zizkieten, eta haiek dirua. Sokasaltoa. Kantuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak. Gurdi gainera igotzen ziren, gora eta behera: Txori-punta. Txingoan, errepidean; kotxerik ez. Gerra aurretik zeinek zuen kotxea Igeldon. Frantsesei loreak ematen zizkieten, eta haiek dirua. Sokasaltoa. Kantuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuek jolastu-ta iten zenuten?
-Jolasten gendun.
-Zeintzuk zian zuen jolasak?
-Gue jolasak zian kamiyuan gurdi asko eoten zan, eta hor eoten zian beti, kabiya muturrian dula zean ta, bakizu, luzian hola…
-Bai, ardatza?
-Ardatza, ta geo kabiya, ta atzian karrua. Atzian igual sei laun, ta puntta hartan bat, ta gora ta behera, gora ta behera. Gure jolasa!
-Eta horrek nola zun izena? Txori-puntan?
-Txori-punta!
-Aurrekuan esan zenuten ta...
-Bai, txori-punta! Eta geo zea... kamiyua bastante berritu zuen, eta kamiyua... kotxe bat bakarrik ez zan pasatzen, eta txinguan!
-Txinguan?
-Txinguan kamiyuan. Hara, hemen izandu due kotxia… gerra, gerra baiño leno, gerra ezkeroz pixka bat hasi zan, baiño leno: maixubak, obserbatoiyoko… obserbatoiyua Igeldon bakizu, ez? Horko zeak eta poilleruak. Zeatik aurrena egondu zan granja bat oillo askokin, Oliden. Harek, maixubak eta…
-Obserbatorioko…
-Obserbatoiyokuak. Obserbatoiyokoak gehiyenak hemenguak zian, hemengo aita-seme batzuk, herrikuak. Maixuba zan, ta semia… obserbatoiyua eakutsi ziyon, baiña semia bestela´re estudiyo… estudiatu zun aitakin ta bakizu… Hoik eta beste bat behetik etortzen zan. Ta geo bertan bizi zian batzuk. Ta gu txinguan, ta gue ez zan automobillik bate pasatzen, horretxek bakarrik. Gu hantxe, hainbeste ume kamiyo erdi-erdin txinguan. Eta…
-Ze iten zenuten, klarionakin?
-Bai. Juntatzen giñun nunbaittetik. Nik ez dakit nundik. Eta geo belarra… belardiya bertan. Kamiyua ta belardiya ta, loriak ateatzen zian ordun, jesus, oain baiño polittok ateatzen zian orduan loriak: margaritak eta, lore gorrik eta. Eta frantzesak oiñez ta tasisean etortzen zien frantzesak, e. Ez zan kotxeik eta. Ta gu korrika, frantzesak ikusten giñunian belardira juten giñen, lore biltzera. Ta haiei ematen giñun, ta beak dirua ematen ziguen.
-A, bai?
-Bai, beak dirua ematen ziguen. Gu… guk’e zeoze… Hola “prantzesak, prantzesak batoz, prantzesak”, ta korrika jun ta zea.
-Ta hitzen bat edo ikasiko zenuten frantzesez...
-Keba! Ez, guk e, guk... dirua pixkat eman ezkero ez genun hitzei kasoik iten. Ez genun kasoik iten. Bai.
-Eta sokasaltuan-ta ibiltzen ziñaten?
-Baita´re, eneee. Baita sokasaltuan´e. Jesuuus, bai. Izugarrik.
-Eta ze kantu ta…
-Kantuk? Ze kantatuko gendun? Kantatuko gendun... Gabon zea, Gabonetako kantuk eta, San Juanetakuak eta...
-Eta sokasaltuan ez zan ezer kantatzen?
-Sokasaltuan bai, bai. Bat, bi, hiru, lau, bost, sei… ta ez dakit zer ta segi, ta bat ta... hoik danak kantatzen giñun. Bai, bai, o kanta apartekoik ez, baiño: Bat, bi, hiru, lau...
-Ta ”zenbat urtekin ezkonduko naiz” ta holakuak bai?
-E, bueno… ez. Ez det uste holakoik esaten gendunik.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia