Donostia (Gipuzkoa)

Anaia gerran, eta beraiek soldaduekin dantzan

Anaia gerran, eta beraiek soldaduekin dantzan 13-14 urte zituenean, gerra hasi zen. Luzatu egin zen, anaia gerrara eraman zuten, eta zauritu egin zuten. Gizona izango zuena tankearekin ibili zen. Soldaduekin dantzan ibiltzen ziren, soltean eta helduta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
13-14 urte zituenean, gerra hasi zen. Luzatu egin zen, anaia gerrara eraman zuten, eta zauritu egin zuten. Gizona izango zuena tankearekin ibili zen. Soldaduekin dantzan ibiltzen ziren, soltean eta helduta.

Transkripzioa

-Geo hamahiru urte, hamalau… ya hamalaukin gerra. Geo, anaya, gue […] gazteik gendun ta nola ama alargunana zan, ez zuela ba eamango soldau, anaya. Ez zuela eamango soldau, baiño gerrak asko luzatu zun, hemezortzi urte aillegatu zizkan, ta hemezortzi urte […] gerrara eraman zuen, ez dakit noa. Urrutia, e, urrutia.
-Urruti?
-Urrutia.
-Ta derrigortuta, orduan, gerrara jun bihar.
-Bai, bai, urtiak in zizkanian ba eaman in zuen.
-Ta... gero ondo bueltatu zan?
-Bai. Ez, eritu [...], fusillakin. Fusillakin zeatu zian, ibili zian. Eskopeta o fusillak o zer dia?
-Bai. Bai.
-Eta nere gizona, nere gizon difuntua, zeakin...
-Ametrailladora edo?
-“Carro de combate” o zer dia, zea…
-Tankiak?
-“Tanque”… kaiñonazok botatzen zituenakin, gue… nere gizona ta. Horrei anai bat hil zitzaiyon; nere gizona, anai bat hil zitzaiyon.
-Eta zure gizona ze ibili zan; hola, berdin, e...?
-Gerra guzin!
-Hola jun zan, gudari ibili zan, ala hola…?
-Gerra guzin! Eaman in zuen, zea… hartu ta bakizu, gerra etortzen zanian ta gudari o… gerran! Bere aldekoi botaka igual, ez dakit nik nola, baiño ondo etorri zan. Hinbexte urte pasata! Zenbat urte pasa du gerrak? Gerrak urte asko pasa zun, e!
-Hiru bai...
-Hiru? Nik ustet /uste det/ gehiyo pasa zula!
-Baiña gero soldaduska igual in beharko zun, gerra eta gero…
-Geo soldaduk´e hemen asko gelditu zian… ez dakit ba nik, guardiya iten o.
-Bai, hemen, baserriyetan?
-Ez... izaten zituen hemen toki... toki apartekuak eoteko.
-Kontrolak eta...
-Bai, kontrolatzen eo ez dakit ba zer dan. Gu dantzan-ta ibiltzen giñan haikin! Zeatik gu´re gaztik giñan ta. Geo soldaukin dantzan ta. Ta anayak-eta gerran. Ta gu dantzan soldaukin. Hazi, handitu in giñan ta!
-Eta dantza non iten zenuten, hor eliza onduan?
-Hemen, zea, etxe haundi bat bado: hor sindikatuba ta etxe haundi bat?
-Bai…
-Hor... aita bat soiñu jotzaillia zan horko aita, o aitona… aspaldi hil zan, baiño. Eta guk: “Celestino, jo soiñuba, jo soiñuba!”. Ta jende asko xamar ikusten zunian, behian jardiña haundiya zuen, ta balkoira ateatzen zan silla hartuta ta soiñuba, eta soiñu jotzen ta gu dantzan! Soldaukin ta!
-Eta sueltuan ala helduta ere bai?
-Daneta!
-Ez zeon orduan debekatuta helduta dantza itia?
-Ez, ez. Guk danetik iten gendun. Sueltuan ta daneta.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia