Mendaro (Gipuzkoa)

Francok euskaraz egitea debekatu zuenekoa

Francok euskaraz egitea debekatu zuenekoa <p>Gerra aurrean denak ziren euskaldunak. Anai-arrebekin hika hitz egiten zuen, gurasoei zu eta mediku eta apaizei berori. Francok debekatu zuen euskaraz egitea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurrean denak ziren euskaldunak. Anai-arrebekin hika hitz egiten zuen, gurasoei zu eta mediku eta apaizei berori. Francok debekatu zuen euskaraz egitea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra aurretikan jende euskalduna zauan hemen?
- Dan-dana euskalduna.
- Dana?
- Dana.
- Ez zeuan iñor euskaran kontrakua? Kontraixoik ez zauan...
- Ez, ez orduan ez. Orduan dana euskeria biher zan.
- Batzuk izango zian, baiña, pentsatzen zebenak euskerak nibel bajua dakala ta kastellanoz...
- A, nik ez dakit. Bai, bai, bai, hori... bai, ez dakit horrek... ni horretan ez naiz akordatzen.
- Eskolan ez zenuten euskeraz itten...
- Ez, ez, maixuok e... ez dakit zelako kastellano bat zonan... eitten jonan ta! Haretxek bakarrik...
- Eta zeiñekin itten zendun zuk hikaz eta zukaz eta...
- Itxekuei danai “hi”.
- Danekin?
- Anai-arrebei danai “hi”.
- Ta amai ta ez...
- Amai ta aittei “zu”... ta amamai. Baiña beste anai-arreba danok, gu danok alkarri “hi”. Danak konfiantzia.
- Ta lagunei?
- Eta lagunek “hike”. Zenekin konfiantzia zakanakin “hi” ta konfiantzaik ez zauanai “zu”.
- Ta medikuai eta apaizai?
- A, horreri “beori” ta ez dakit zertzuek esaten ibiltzen zian. Lehengo kontuak.
- Ta erderia noiz sartu zan badakizu?
- Noiz? Gerria pasau zanian ta Francok dana kendu erain euskeria. Kentzia ta... dana erderia bihar zala ta... Haretxek ein zaban hori!
- Ta euskaldunentzat, bertakuentzat, erdaldunak ze zian "maketuak", "belarri motxak"...
- Ez, ez... holakoik ez naiz akordatzen.
- "Belarri motxak" o ez?
- Ba, iual esango ziuen. Neuk ez dakit. Neuk ez dakit... ze esaten ziuenikan.
- "Hezur beltza" eo ez dezu...
- Ez, holakoikan ez. Ez zan, ez zan holako jendia...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia