Angel Nabea Arriola
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1930-2019)
Biografia
Arratzuko Loiola auzoko Iberran jaio eta laster etorri ziren Gernikara, Juan Kaltzada kalera, Saraspera. Aita arratzuarra zuen eta ama Ondarroakoa. Bere aita errepublika garaian Arratzuko alkatea izan zen. Bonbardaketaren bezperan Arratzura joan ziren etxekoak eta onik irten ziren denak. Karmeldarren ikastetxean eta Arratzuko eskolan ibili ostean, 1939. urtean, Bilboko Santiago Apostol ikastetxera joan zen 13 urtera arte. Segituan hasi zen Bilboko moilan aitaren zerrategirako lanean. 1946. urtean, zerrategiko kamio-gidari lanetan hasi zen eta estraperlo garaia ezagutu eta bizi izan zuen. Azken urteetan bere emaztearen familiako Lizeo tabernan aritu zen. Gernika-Lumon oso ezaguna da Angel, 40. hamarkadatik herriko hainbat ekitaldi, jai zein ospakizun iruditan baititu eta ohikoa da non-nahi bideo-kamera aldean duela aurkitzea.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-059 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-060 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-061 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-062 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-063 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-064 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-065 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-066 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute