Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gerrako materialarekin jolasten

Gerrako materialarekin jolasten Umeak zirela, Arratzun preso hartu zuten mutiko bat fusilatu egin zuten, eta bertan lurperatu zuten. Ugerkara eramaten zituzten hildakoak eskailera batean. Gerrako materiala soldaduek bota egiten zuten askotan eta umeek horiek jaso eta jolasteko erabiltzen zituzten. Hori dela-eta, badaude oraindik gerra sasoian zauritutakoak. Bonba asko erakargarriak ei ziren, koloretakoak. Mutilak aritzen ziren horretan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umeak zirela, Arratzun preso hartu zuten mutiko bat fusilatu egin zuten, eta bertan lurperatu zuten. Ugerkara eramaten zituzten hildakoak eskailera batean. Gerrako materiala soldaduek bota egiten zuten askotan eta umeek horiek jaso eta jolasteko erabiltzen zituzten. Hori dela-eta, badaude oraindik gerra sasoian zauritutakoak. Bonba asko erakargarriak ei ziren, koloretakoak. Mutilak aritzen ziren horretan.

Transkripzioa


- Gero orduen sasoien, han Arratzun gu umiek giñela, soldaduek ez dakit preso atrapau eben baten bat, gorri aldekoa esaten eben dala, ta “esto”, horregaittik esango dotsut ze, haren… Ze esango dotsut zegaittik. Gorri aldekoa dala eta ez dabela gure konpeseu ta afusillau ein eben han. Ta Telletxe, zuek esaten dozuen Telletxeeurrekoa, kamiñoa dau erdixen, ta kamiñotik, han beheko zulora, han karkabien, han errekatxue dau. Hantxe erreka kantoien hil eben, soloan. Hantxe enterre eben /enterreben/. Ganera, ez gaittuen, gu umiek bakizu, enterau giñela, ez dakit zer ta badakit zer. Umiek edonora joan giñen eta bota ein gaittuen soldaduek. Horrek ya hamengoak ziren: ejerzittue bertokoak. Bota gaittuen: “fuera de aquí”. Eta gero hamen Burgorako bidien lantzien-behin ikusten zan bat hilde. Akorduen dekot, bakizu nun bajatzen ebezan, Ugerka ganera eroateko kamioien-ta? Eskillaran: eskillaratxue hartun ta hantxen ganien ipiñi-ta. Horrek ikusitte dekoguz, zelan bajatu ebezan orduen. Ta zelan, ze esango dotsut? Eitten ebena da materixela gerrakoa bota soldaduek; honek balak-eta bonbak-eta honek geuzek. Guk Sabinori esaten gontsen. Sabino Gandarias, hemen Marzananien eitten eban biher, armerue zan ha, gure jefie armeruena. Ze eitten geuntsen bonbak-eta batu. Atara kontuek, umiek-eta bonbak batzen. Ta balak-eta honek kartutxera osoak, botata. Ta karkaban sartun, bota […] igual horrek danak, bota ganetik lastoak eta harek emoten otson sue, danari. Ta klaro tiroa-ta, “bueno aquí hubo de todo”. Horregaittik egon zan gure sasoien mutil asko hankak, hanka barik eta bueno, hanka barik edo txarto dauzela. Hamen Gerniken, bat dau, ezetzen dozu, mekauen! Errenterixeko goikoa, zelan deko harek izena? Jabier? Jabier Manzisidor, hantxe Arratzuko kamiñoa, zerien ganien bizi da hori, telebisiñoa Gernikekoa ganien? Hantxe bizi de Manzisidor. Hori be, gerratikoa da aberizeute, ta horri, gero be, operazio hainbet ein biher jakozan hankie ez ebateko, gaztie dala. Ba horrek be eukiko dittuz oin, “tendrá pues setenta y cuatro-cinco años”. Hamen horrek geuzek, gerrie amaittute gero be, asko agertzen zien, leku askotan. Umiek olgeu bonbakin-ta atara kontue, zelan zien. Nik atrapeu naben nik umetan etxera bonbak eroanda euki nabezen eta nire moduen bestiek be bai. Ze, zien batzuk, koloriñetakoak eta polittek. Harek die geuzek-eta! Eta “fijate, para un disparate de pares y dios mío, pero”. Jakin be ez-ta. Billurrik be ez-ta. Zer dan ta zer ez dan be, ez.
-Olgetan, ganera?
-Olgetan, harekin. Harrike, botaten-ta.
-Seguru, mutillek bakarrik ibiltxen ziñiela, horretan?
-Eske orduen, mutillek neskekin ez zien ibiltten e! Beti ibiltzen zan gaur baiño apartiau. Ez da geurko moduen. Geurko moduko nahastie, ez zan egon. Lantzien behin neskak edadekoak-eta eurekin berba, egon ta hau ta bestie. Baiña gero, olgetako-ta hortik joateko-ta, ze esango dotsut, ba? Txori-habixetan joateko, beti mutillek; sekule be ez neskarik. Osea, geure artien konpondu.
-Baiña, diñot, seguru neskak ez ziela ibiltzen balakaz-eta olgetan?
-Ez, ez. Horrekin gauzekin, ez. Neskak, ez baiña mutillek ba…

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia