Gernika-Lumo (Bizkaia)

Maisu finkorik gabe edo maisu barik

Maisu finkorik gabe edo maisu barik Umetan tiragomarekin eta habailarekin ibiltzen ziren mutikoak. Lehengo maisuak zorrotzak izaten ziren eta eskolara mihimenak eraman behar izaten zituzten maisuek horiekin jotzeko. Maisuak behin eta berriro aldatzen zituzten; maistrak, ostera, ez. Sasoi batean, ez zuten izan maisurik eta Toribio tabernariak zabaltzen zien eskolako atea. Angel gero ikastetxean sartu zuten zer edo zer ikas zezan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan tiragomarekin eta habailarekin ibiltzen ziren mutikoak. Lehengo maisuak zorrotzak izaten ziren eta eskolara mihimenak eraman behar izaten zituzten maisuek horiekin jotzeko. Maisuak behin eta berriro aldatzen zituzten; maistrak, ostera, ez. Sasoi batean, ez zuten izan maisurik eta Toribio tabernariak zabaltzen zien eskolako atea. Angel gero ikastetxean sartu zuten zer edo zer ikas zezan.

Transkripzioa

- Orduen guk bakizu zer eukitten gendun umetan? Zure aittek be, zure aittittek be Florenziok be jakingo deu. Eukitten gendun tiragomie ta abille. Abille, bakizu zer dan, ezta? Bueno, guk harexek bixek geunkezan umetan. Tiragomie ta abille, beti boltsilloan. Ta gero, orduen maixuek egon zien gogorrak. Etorten zan, Arratzure etorten zan maixue, esate baterako ta gero kintalak-ta altxaten eben ta maixu barik, hainbeste denpora egoten giñen han. Ta harek ordun sasoien, eroan ein biher genduzen mimenak, eurekin emoteko geuri. Etzuten gaittuen han, mahaixen gaiñin eperdiz gora, ta mimenagaz “leña”! Ta geldi egon erain danori. Orduen, ta zer “vamos a ver”. Karo harek be faltau eitten zien asko. Neskana en kanbio, maistrie, kontinuo eon zan han, donostiar bat. Gerrie baiño ariñao, gerrie akabau te gero be, hantxe eon zan. Bai. Ya apellidue ez dait. Paulita euki eban izena. Horren izena akorduen dekot, baia mutillek, ez. Mutillek honek maixuek joan-etorri, “quintadas esto, aquello lo otro”, orduen sasoien geuzie Arratzun. Atara kontuk, epoka baten eskolie edeitzen oskuen, ordun ikesi genduzen eitten abioiek, pajarittek, honek geuze guztixek. Ez gendun euki maixurik eta horrek, tabernie, “esto” eskolie edeitten oskun taberneruek. Toribiok. Etorten zan giltzeaz ta: “ia mutillek, barrure!”. Berak be seme bi, e! “Barrure!”. Ta ze eingo gendun be? Hantxe, aintziñeko harek, dizionarixoak… Bakizu ha pale fiñe euki ebenak fin-fiñe, abioiek-eta eitteko, […] ta guk harek danak. “Jode, fuego a la barraca”.
-Ta denpora asko maixu barik?
-Bai, igual hille bitten ta hiruen iñor bez. Ta iguel, lauen be ez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia