Gernika-Lumo (Bizkaia)

Santiago Apostol ikastetxean ezin euskaraz egin

Santiago Apostol ikastetxean ezin euskaraz egin Arratzuko eskolatik Bilboko Santiago Apostol ikastetxera joan zen, 9 urte zituela. Ez zieten uzten euskaraz egiten, baina gura barik irteten zitzaien, noizean behin kokoteko bat hartu eta kito. Luis Haya fraidea aipatzen du. Fraideen zigorrak gehienetan, "no hablaras en vasco y hablaras el idioma español" idaztea zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arratzuko eskolatik Bilboko Santiago Apostol ikastetxera joan zen, 9 urte zituela. Ez zieten uzten euskaraz egiten, baina gura barik irteten zitzaien, noizean behin kokoteko bat hartu eta kito. Luis Haya fraidea aipatzen du. Fraideen zigorrak gehienetan, "no hablaras en vasco y hablaras el idioma español" idaztea zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ni horregaittik handik gero, kolegijora sartu ostien. Apur bet zeozer ikesteko be; ze ostantzien ez zan egon moduik ezer ikesteko.
- Nora?
- Bilbora, “a Santiago Apóstol en el año treinta y nueve”. Bederatzi urteaz, “interno”.
- Ba, han sasoien, edonor ez zan joango Bilboraiño ikesten?
- Bai. Gu ordun egon giñen, ni baiño bat, egon zan gaztiaue zerien, Vicente Barbés. Sekulo ez jate ahaztuko. Hor Calahorrakoa “Conservas Barbés”, haren aitte ta ama azidente baten hil zien. Aittitteaz geratu zan, aittittek sartu eban interno. Zan, gu baiño, ni baiño urtebete-edo gaztiao zan han, Santiago Apostolen. Bueno, Santiago Apostolen “abria igual mil cuatrocientos o”. Interno egongo zien ehun ta, ze esango dotsut ba? Berrogei-edo; ehun ta berrogeta hamar ehun ta berrogei. Ta gero “medio-pensionistas”-ta. Egoten zana zan orduen, fraille artien ribalidadie itzela; ze, fraille batzuk zien hamengoak, eta beste batzuk zien kanpokoak. Ta “por política”, gerrie amaittu barri, ba atara kontuek zelako lioak egoten zien. Frailliek eurek be, alkar ez zien konpontzen beti. Ta gero ez doskuen ixten euskeraz eitten. Ze guk hamen ba, hamengo bueltakoak euskeraz eitten gendun. Fraillie etorten zan ta: “esto, tenéis que hablar en esto, en cristiano”, esaten oskun. Bueno hasten zien, gu bestela ba “ra” hasten ziñen ostabe euskeraz, kokoteko bat-eta bakizu “cosas de la época”. Bai, hombre! Gero han eon zan sudiretore fraille bat, gogorra zana. Zan Francon aldetik eon zan zer bat, militar abiadore bat, militarra, “un tal Carlos Aia”. Iñoiz periodikuek be, ekarri dau haren zera. Ta haren aneixe bat eon zan, han, fraille: Luis Aia. Harek Luis Aiak-eta emoten otsien euskerieri. Victor Galdiz bakizu nor dan? Analisixek zelan eitten ebazen hor zerien? Barberixe bat eon zan, ba, “Ubarrena”? Camberren hantxe eon zan. Horrek analisixek eitten eban. Egon zien Victor Gandiz ta lobie, Juan Ignacio Onaindia. Ez dakit horren akordurik ez dozu eukiko. Horrexei, Victor Gandizi–ta harek emoten otsien eskolie. Gogorra zan, e! Baiña eitten zendun euskeraz ta “un capón, seguido, taca. Sí, joder. Sin querer”. Ze eingo dotsezu ba? Danak harek be pasa zien-ta.
- Kapoie, euskeraz eittiarren edo beste gauza…?
- Euskeraz eittiarren.
- Aparte be eingo otsuezan kastiguek eta…?
- Ordun, frailliek eitten ebezan kastiguek, gehixenak zerak: “no hablarás en vasco”, hainbeste bider. Ta “no hablarás en vasco, habla el idioma español y, hablas el idioma español”. Igual ba hori berrogei bider edo bostehun. Nik ez dait, memorixen ez dekot, ezta? baiña horrek? Buf! gu danori.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia