Gernika-Lumo (Bizkaia)

Euskara galarazita

Euskara galarazita Gernikan euskaraz egitea galarazita zegoen. Guardia Zibilak aritzen ziren isiltzeko esaten; hori dela-eta, askok gaztelaniarako joera hartu zuten. Arratzun berdin-berdin egiten zuten euskaraz. Guardia zibil batek arratzuar bati jo zionekoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gernikan euskaraz egitea galarazita zegoen. Guardia Zibilak aritzen ziren isiltzeko esaten; hori dela-eta, askok gaztelaniarako joera hartu zuten. Arratzun berdin-berdin egiten zuten euskaraz. Guardia zibil batek arratzuar bati jo zionekoa kontatzen du.

Transkripzioa

- Ya bakizu? Zuk geuze bat ez badarabizu aldien, galdu dozu. Ta harek be, haixe.
- Gerniken asko galdu zan euskerie?
- Bai. Ordun galazo eitten eben, jode! “Entonces te venía la Guardia Civil y te tenías que callar”. Gu akordetan naz ni, Arratzun eskolan-ta ordun guardia zibillek etorten zien kamiñotik; bata alderdi batetik eta bestie, bestetik. Oingo moduen ez zen. Bat, alderdi bakotxetik. “Chavales, ¿no sabéis hablar en español, en cristiano?, esaten oskun. Ba bai, jakitten genduen eta ein eitten gendun, baiña harek aldeten ebaneko, ya ostabe ba zure erara edo eitten zien. Hari kokoteko bat zerak zerari emon otson, Juaneri. Juan hil zen, ha be egon zan Brasillen edo hortik hil zen. Hori zen koiñetue, honek Irazabal ferreterixe? Horrexen koiñetue zan. Ta hari emon otsien /emontsien/ kokoteko bat Arratzun; akorduen dekot Juaneri. Ez daitz er zan eta euskeraz konteste otson, ta plas! Bueno, ez esateko […] Kokoteko bat. Bakizu nori emon otsien, Doroteori, bakizu Telletxekoa Doroteo? Harexei emon eutson guardiazibil batek, itzela. Ni ordun bizi naitten Arratzun. Ni bakarrik urte askotan bizi izen nitten.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia