Isidro Ugarte Ortuoste
Durango (Bizkaia) (1924-2015)
Biografia
1924ko uztailaren 2an jaio zen San Faustoko Munitxenan. 1934an Tabirako Aranatorrera "Andalatorre" joan ziren bizitzera eta bertan bizi izan zen etxea bota zuten arte. Ama Izurtzakoa Ortuzarrekoa zen, gerran erre zuten etxea, eta aita Muruetakoa (Abadiño). Arreba gazteago bat du Isidrok. Eskola sasoian Durangora joan zen, gaur egun kontserbatorioa dagoen lekura; baina Tabirara joan zirenean Izurtzako eskolara joan zen; beranduago, maisu-maistra batzuen etxeko klase partikularretara; gerra sasoian, mojen partikularrera, Oruen etxean; eta, beharrean zebilela, iluntzetan, Luis Mendia delineanteagaz marrazketa ikasten aritu zen klase partikularretan planoak-eta ikasteko. Abadiñobeazkoako Eustakia Mendibe Belarregaz ezkondu zen. 15 urtegaz hasita, igeltsero lanetan aritutakoa da. Elkarrizketa garaian, Eubako Orue egoitzan bizi zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-004 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute