Durango (Bizkaia)

Don felix Serrano medikua; ezkontzerakoan abadeari oiloa

Don felix Serrano medikua; ezkontzerakoan abadeari oiloa <p>Bera jaio zenean Don Felix Serranok artatu zituen, eta horixe bera zen beraien medikua. Ezkontzerakoan bere emazteak abadeari oilo eder bat eraman zion. 1956an ezkondu zen Abadi&ntilde;on.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-004-063 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera jaio zenean Don Felix Serranok artatu zituen, eta horixe bera zen beraien medikua. Ezkontzerakoan bere emazteak abadeari oilo eder bat eraman zion. 1956an ezkondu zen Abadiñon.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni jaidxon nitzenien atendidu oskuen don Felix Serrano. Horrek euki eban zerien, hortxe, Mariok zapateridxie euki eban ba? han kantoi-kantoien, handik Andra Mari alderantza lelengoko portala, bigarren pisuen euki eban. Ni jaidxo nintzen haidxek atendidu eutson nire amari. Harrezkero, gure medikue partikularmente ha izen da beti. Gero ba seguridade sozialetik toketan jakune.
- Bia han sasoien medikueri dirue emoten jakon edo jeneroa baserrikoa?
- Dirue, dirue, dirue.
- Beti?
- Bai. Oin, jenerue, jenerue ezkontzeko denporan baserridxetan porejenplo, ze gure andriek be eruan ban, oillue ederrena parrokueri ezkontzeko, oillue. Eskatu eitten otsuen. Oparidxe. Bai, bai.
- Karo abadieri be noizien behin zozer eroango otsazuen.
- Bai ba.
- Nun ezkondu ziñien?
- Abadiñon, Abadiñon. "Día uno de febrero del cincuenta y seis".

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia