Konfesioak, otoitzak...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-038-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Astean behin joan behar izaten zen konfesatzeran. Apaiza Don Francisco Aranburu zen. Apaiza euskalduna izanagatik, otoitzak, mezak... erdaraz izaten ziren. Etxean, aiton-amonek eta gurasoek, euskaraz errezatzen zuten.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: DON-038/031
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
-Eta hemen gero kapilla etortzen giñan. Ya "acción católica" jarri zan, Buen Pastorretikan etortzen zan [...], eta harrekin. Parrokiya in bitartian.
-Eta konfesatu eta iten ziñeten?
-Karo!
-Hori ze, jarrita zeon zenbat?
-Astian behin ordun, jesus maria!
-Astian behin?
-Astian behin bai, beti beti iual izateko.
-Hainbeste pekatu zuek bazenuten ala? Astian behin konfesatzeko?
-"A decirles mismas tonterías".
-Eta apaiza nor zan, konfesatzen zuna?
-Don Francisco Aramburu.
-Ta hori hemengua zan?
-Ez. Buen Pastorko zan. Handikan etortzen zan.
-Eta euskalduna?
-Bai, hua euskalduna zan baiño dena erderaz.
-Dena erderaz eta otoitzak eta dena erderaz e?
-Dena, dena, dena, erderaz.
-'Aitaguria' ta euskeraz ez zenuten... toki batzutan erderaz eskola ta erderaz izan arren otoitzak-eta euskeraz egiten zuten?
-Ez ez ez, dena, dena erderaz.
-Dena erderaz.
-Ta kolejiyuan'e monjetan dena erderaz. Euskeraz ezertxo're ez. Nik ikasi nun 'aitaguria' aitonangandik.
-Orduan aitonak euskaraz errezatzen zun?
-Karo, aitonak eta aitak eta amak dena euskeraz. Erderaz...
-Orduan aldaketak gerrakin, ez? Aldatu zan asko?
-Dena. Den-dena. "Pues sí", bai.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!