Donostia (Gipuzkoa)

Ahizpa, "pantalonera"

Ahizpa, "pantalonera" <p>Mariasunen ahizpa "pantalonera" (prakagina) zen, eta harekin hasi zen lanean etxean. Donostiako Flores sastrearentzat egiten zuten lana. Ahizpa jostun ona zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mariasunen ahizpa "pantalonera" (prakagina) zen, eta harekin hasi zen lanean etxean. Donostiako Flores sastrearentzat egiten zuten lana. Ahizpa jostun ona zen.

Transkripzioa

-Eta esan dezu "pantalonera" ibili ziñela?
-Nere ahizpa.
-Zure ahizpakin ikasi zenun ta gero ze iten zenuten enkarguz josi? Kanporako?
-Bai, kanporako, nere ahizpak.
-Eta zeiñek erosten zun? Inguruko etxetakuak ala [...]?
-Ez, ez, Donostiako iten zun lana.
-Denda baterako?
-Ez, esto sastre batentzat.
-Sastre batentzat. Eta galtzak zer zian dotoriak ala maoizko langillien ta zeak ero?
-Ez, ez ez. Trajiak dena.
-Trajiak. Orduan e?
-Ondo, ondo. Oso, nere ahizpa dalako ez baiño, baakit ondo josten zula.
-Eta zuk laguntzen zeniyon?
-Bai.
-Eta oihalak-eta Donostian erositakuak zian?
-Karo, dena.
-Orduan josi ta gero berriz bueltan? Ta nola bidaltzen, zuek eramaten zenuten?
-Nik, nik eamaten nitun.
-Zu juten ziñen eramatera, sastriana. Ta ze sastre zan?
-Aber, ze izena zun harrek, Flores.
-Flores?
-Bai.
-A hori ezaguna...
-E zean, "en la plaza Easo".
-Easo?
-Urtiak e. Hua gizon hua...
-Eta asko, sastre asko zeon? Garai hartan sastre asko?
-Ez dakit.
-Jostunak bai, asko?
-Jostunak bai hemen [...] izaten zan baiño...
-Emakume askok ikasten zun josten.
-Ordun eske beste gauzik ez zan. Jostea ta pelukeia.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia