Etxebarria (Bizkaia)

Josten ikasten Etxebarrin eta Bilbon

Josten ikasten Etxebarrin eta Bilbon Ikatzaz markatu eta etxean ebakita ekartzen zuten bi ahizpa baserritarrek josteko ehuna. Etxebarriko jostundegian ikasi zuen josten lehendabizi, eta gero Bilbon jantzigintza (kortea).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ikatzaz markatu eta etxean ebakita ekartzen zuten bi ahizpa baserritarrek josteko ehuna. Etxebarriko jostundegian ikasi zuen josten lehendabizi, eta gero Bilbon jantzigintza (kortea).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oiñ ez da gatxa arropie eitten. Ez da gatxa, zi-zaust-zautz eitten dabe ta, zatartuen dauena edo zerena, haxe izeten da politxena iguel. Ta harek maistriek, esaten otsen /esatotsen/, berak esango eutsela, berak ebaiko eutsela harek kamixak baiña amamak ebaten otsezan etxien. Ta ordun iketzaz egoten zan. Iketza egote zan ezta, baserrixetan. Ta iketzaz, zizie barik, iketzaz markau ta hantxe, beran markakin etorten zan, baiña ebaitte ekarte zittuen etxa, ta han josi. Ta punto de kruze, -ointxe be Beiden han eongo da- neuk be aramaixuan gaiñeko, komadian gaiñako punto-kruze, baiña bueno politxe behintzet. Ta holan besteko, harek erakusten eban horretan. Puntuik-eta ez, baiña punto kruze ta bai. Ostontzin, zera ez. Ta josten ba hoixe, eskutan ein biher izeten zan dana. Ta harek, zelan ekarten zittuen, harek neskak -bata gaztiau zan bestie neure edade ingurukue- ta etxin ebaitte! Ta gaur baiño gehixa, oiñ Teren ta denporan be, kolejixun be erakutsi eitten eben. Ta horrek be, oin ez dait hemen eukiko daben edo San Martiñen eukiko daben, baiña trapue, honakoxe trapue einde euken zerakin, ein bihar zin /bizin/ diferentikin: puntu kruze ta bainikie ta bainika doblie ta ez dakit zelakue ta danak eukezan einde,
- Ta zuei zeiñek erakusten eutzuen josten, horrek maistriek berak?
- Ez, maistrik ez. Gero, jostundeire jun ta hantxe.
- Han bertan Etxebarrin be bauen?
- Bai, Palomon ta ama. Arteagas, horren hori, Javierren, Javier ez. Zein da ba? Aitorren andrian amama zan. Modista ona zan e, bai. Etxebarrin eitxen eban.
- Baiña zuk gero, gero Bilbon be ikesi zendun edo?
- A bueno bai, Bilbon bai, kortie ikesten eon nintzen.
- Bilbon?
- Bilbon, bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia